Showing posts with label Umorea. Show all posts
Showing posts with label Umorea. Show all posts

2014/05/28

Musika eta umorea:bikote bikaina

¡Cómo fue lo de anoche!. Literalmente me meé de la risa sujetando la cámara mientras grababa la escena. Ahora, volviéndolo a ver, no puedo parar la risa.

IMG_4014

Zelakoa zan atzoko gabekoa! Txis egin neban gainean gertatutakoa grabatzerakoan. Orain be, barriro ikusterakoan ezin dautset barreari eutsi.

2011/11/22

Plantak egitea eta Michael Jackson

Badago gauza bat, egiten dogunean, beti barrez amaitzen dogula, eta da plantak egitea. Bakoitzean gutariko batek aukeratzen dau gai bat, eta danon artean egiten dogu. Nik be egiten ditut, pasetan dana da hor nagoela argazkiak ataratzen eta ez naiz agertzen. Gainera niri plantak egitea asko gustetan jat, beti gustatu jat eta ez da dezagertzen den holako gauza bat. 

Una de las cosas que siempre nos hace reir y que nos resulta infalible es hacer posturitas. Cada vez una de nosotras elige cual es el gesto que quiere que hagamos y lo hacemos en mímica. En la foto sólo salen ellas dos, porque yo estaba sacando las fotos, pero yo también hago la mímica, que me encanta, es una de mis artes escénicas favoritas. Además yo soy muy coplera, siempre lo he sido, y parece que no se va con la edad.
Lehengoa da iribarre bat, leuna, zaratarik bakoa. 
La primera es una ligera sonrisa coqueta, sin estridencias. ....
Eta bigarrena jatea da. Gustora jaten dogularen planta, gogoakaz, beste batzuetan egin ahal da gogo barik jaten dogula, edo gustatzen ez jakun gauza bat eta abar. ....
La segunda es comer. Planta de comer con gusto, con hambre, con ganas. Otras veces se puede hacer comer sin ganas, con desgana, comer algo que no nos giusta..... etc.
Barre algara, zerbait ondo, hobe sanda, superondo urten jakulako. ....
Una risa abierta a mandíbula batiente, porque algo ha salido bien, requetebeien.
....Otoiz egiten. Arkoko Jone sutan otoiz egin eban moduan, santu baten aurpegian..  Sekula txarrik egin ez dozun modukoaren aurpegia.
 Rezando, como Juana de Arco en la hoguera, con expresión beatífica. Para que entiendan beatífica, les digo con cara de no haber roto un plato.

..... Lo egin, amtes onak egiten, beste behin egin ahal da amets txarrakaz lo egin. beharbada, ezberdina da.   
Dormir, soñando buenos sueños, puede ser soñando pesadillas. Quizás el resultado sea distinto.


....Borrokan egin, hasarratu  
Pelearse, enfadarse...

 Eta amaitzeko, Olatzek aukeratu dau "Thriller". 
Olatz ha elegido para acabar "Thriller".

Olatzek, "Thriller" aukeratu dau horren gainea dabilelako eskolarako zeozer prestatzen. Michael Jackson da gaia eta horren harira hau gertatu jaku. Berak honelako esaldi bat eukan atarata internetetik. "Uno de sus sencillos llegó al primer puesto en las listas de ventas". Nik galdetu neutson ea dakien zer dan "sencillo" bat eta esan eustan ez daukola idearik. Gainera, nik etxean esango neuke "single" esatekotan. Gero gogoratu neban erdi ahazturik neukazala laupasei single hortik gordeta. Topatu nituen eta erakutsi neutson bat, sekula ez eban ikusi horietariko bat. LPak bai, baina single-rik ez. Batzuetan pentsetan dogu badakigula zer ulertzen daben eta zer ez, baina egia esan, badago belaunaldiko eten bat eta ez da hain erraza hori gainditzea.


Olatz ha escogido "Thriller" porque estos días está escribiendo un texto sobre Michael Jackson para explicarlo en clase y le sale a relucir el tema sin querer. 
Hablando de Michael Jackson... me he fijado en algo curioso. Ella había copiado una serie de frases sacadas de internet y en una de ellas decía "Uno de sus sencillos llegó al primer puesto en las listas de ventas". Y yo pensé, ¿Qué creerá esta que es un sencillo?. Se lo pregunté y me dijo que no tenía ni idea. Me acordé de que en una esquina, medio abandonado tenía unos pocos singles, y se los enseñé. No había visto nunca uno, los LP's sí. Aquí, y en casa de sus tíos, pero sencillo, nunca. A veces damos por hecho lo que entienden, pero hay una barrera generacional que hace que esa identificación no sea tan sencilla.

2011/06/13

Nekane-Latre

Asteburu honetan pila bat gauza egin ditugu. Hasiko naz eszenatokitik. Protagonistak Nekane eta Latre izan dira. Bakoitzak bere ekitaldiagaz, zoriontsu egin gaitu.

Zapatu gabaz Campos Eliseos Antzokira joan ginan komediante hau ikustera. Barre, sano egin genduan.



2011/02/14

Sentipenak

Hasi ginenean argazkiak ataratzen ez genkian nun amaituko genduan, baina gero sortu zan gaia: sentipenak.

Pozik

Algaran

Haserre

Negarrez

............................................................

2011/02/10

Mafalda

Azkenean lortu dot Olatzentzat "10 años con Mafalda" izeneko liburua. Asko gustatzen jatan txikitan, eta bera hasiko da gustokoa izaten, laster, hobeto ulertzen dauenean. Nik erosi dot liburua, baita jaitsi ahal da hemendik. Nostalgia, zuri/baltza da.

2010/06/10

Nekanerenak (II)





Nekane ba dabil bere pinutxuek egiten gazteleraz. Adibidez, baloi bategaz olgetan ebilela esan eban lehengo egunean:
- Voy a entrar un gol!!!!
Gaur goizean eskolara joateko prestatzen egon dan bitartean, betiko moduan itaundu dautset:
- Eta Nekane...garbitu dozuz aginak?
- Bai ama,
- Ondo?
- Bai ama. Zer ba?
- Ez zaitut ikusi-ta....
- Ba, nik niri bai!.
Zer esango dautsezu!
Urte bat egin ebanean, Sarak oparitu eutson soineko bakero hau. Luze-luzea zan eta batzuetan jansten genduan pitxi baten moduan, niki arraiadun manga luze bategaz.
Orain erabiltzen dau honela, xelebrea da gero!

2010/05/17

Urkatuarena egiten

"Nekane, Olatz....!!!!" deitzen dautsedanean, beti erantzuten dabe "Bai, ama, zer???"
"Ezebez, bakarrik hor jarri argazkitxo bat egiteko". Eta eurek, "Baina bat bakarrik, eh!!"
Asteburu honetan egon naiz pentsetan ze arin hasi diren umeak, eta eurek ez dagozenean inguruan, nori atarako dautsedazan nik argazkiak. Niretzat zaletasun ikaragarria da argazkiak ataratzea eta umeak dira modelorik onenak.
Adibidez, hemen bakarrik esaten dautsezu hor jartzeko argazki bat ataratzeko, eta eurei bururatzen jakie urkatuarena egitea.

2009/11/24

Perpausak









Olatz eta Nekaneren arteko elkarrizketa domeka goiz batean.





- Aber Nekane ze motatako perpausa da hau: "Gaur eskolan gaude". Biaiezko perpausa, ezezko perpausa ala galdera perpausa.
Eta Nekanek erantzuten dautso
- Baaaa....ezezko perpausa !!.
- Ez, Nekane ez da ezezko perpausa, baiezkoa baino.
- Baina, orain ez gagoz eskolan!!!


2009/07/15

Ordena: erropa gehiegi dekogu!!



Gaurko elkarrizketa goizean:
Olatzek: Amaaaaa!!! Ordenatzen gagoz gure armairua, goian nire prakak eta behean Nekanenak. Kamisetak bardin, goian nireak eta Nekanenak behean...
Nekanek: Jopelines!!!!, dira mila ehun da bat!!!

2009/02/11

Hau dek umorea!!

Zelan kantetan zeuen Olatzek txikitan!!! Ixildu barik, leku guztietan eta era guztietako kantak, ikasiak eta asmatutakoak. Harek bai denborak!!

2008/04/01

Sky Sports 2ko iragarkia

Barre egin dot hau ikustean. Ingelesen umorea bikaina da, eta hori da Ingalaterratik gehein botatzen dodan faltan

2008/02/25

Mundua amerikanoen arabera


Zelako mapa!!!!. Lehengo eurek, "America we´r number 1", eta gero begira zelan agertzen Europa eta Asia, Europa "pussies" (marikitak), Asia Hurbila "bombs go here" (hemen bonbak), eta Txina aldean "they make our stuff" (Hemen egiten ditue gure gauzak), Rusia aldean "Coomunist", eta Japonian "more evil doers" (gaizkile gehiago), Taiwanen "Tv´s and cameras", Mexikon "they do our laundry" (garbitzen deuskue erropa), eta Groenlandian "Santa" (Santa Claus), Canada "uninhabited", Caribean "cruise ship go here", eta Australian, noski, kanguroak, politena Antartida, bakarrik jartzen dau "cold". (Handiagoa egiteko, klik egin marrazkian).

2008/02/12

Tximino bat baino argiagoa zarala uste dozu?



Meneamen ikusi dot gaur goizean eta asko gustatu jat metafora hau nire blogerako, azken finean gizaki hutsak gara. Joan danean uraren bila ez dot asmatu uraren bila joianik, eta zuk?



2007/05/28

Zuhaitz jatuna


Batzuk diñoe ez dala egia ezinezkoa dalako, eta baten batek josi dituela txirringa baten zatiak zuhaitz baten kontra. Beste batzuk, barriz, sinistuten dabe, eta balitekela diñoe. Zuk zer detixozu?

2007/05/21

Atzerritarrak

Lagun bat, irlardar jatorrikoa baina Ingalaterran bizi dana, Euskal Herrira etorteko zan uda batean. Bere aitarengana joan zan, bidaia hasi baino lehen, Euskal Herrira oporretan joiala esatera. Eta aitak semeak aukeratutako lekuaren izena entzunda, kezkaturik, holan esan eutson: "Kontuz tamil horrekaz!

Madarikazioak


Honelako berri bitxiak askotan agertzen dira Meneame horrian. Merezi dau eguna onodo hasi (eta amaitu ahal bada) umore pixka bategaz.

2007/05/18

Forges maisua



Forgesen umoreari omenaldia egingo deutse El Pais egunkarian. Hona hemen pilula bat. Ze txori da "mirlo" euskaraz?

2007/03/30

Mr.Bean

Apirilaren bateko gai barregarriari jarraituz, You Tuben topatu dot Mr Bean-eren sketch bat. Rouan Atkinson-ek Bean deituriko filmea egin eban Amerikan 1997 an. Filme ospetsuaren sketch nagusia zen Californiako museoan dagoenean, bertako margo baliotsua guztiz desitsuratu ebala.
Topatu dodan sketch hau horren aurrekin paregabea da. Librututegia dau izena eta ez dauka alperrik galtzekorik.

Apirileko txoroa

Korrika bezala, ba dator, badator apirilaren batekoa, apirileko txoroa, herri anglosajoietan inoxente egun-tzat hartu dena. Eta horrek ekartzen deust gogora Waldo Pierce ren istorioa.
Waldo margolaria ospetsua zen, eta Parisen bizi zela, egun batean, bera bizi zeneko etxeko atezain andreari dordoka txiki bat oparitu eutson. Emakumeari itzel gustatu jakon dordoka, eta primeran zaintzen eban. Waldok, aldika-aldika dordoka txikiaren tokian handiago bat jartzen eban. Emakumea posarren bertan bizi zirenei harro erakusten eutsen horrelako abantail izugarria hartzen eban dordoka, eta horrela Waldok zirikatzeko, gero eta dordoka handiagoa jartzen eban aurreko tamainakoaren tokian. Dordoka erraldoi izatera heldu zenean, hasi zen aurrean hartutako dordoka gero eta txikiagoak, handiagoaren tokian jartzen, hasierako dordoka txikiarekin amaitu arte, emakune atezainaren desesperazioarako.
Eta batez be pentsatu dot, zelako arazoa eukiko daben domekan Wikipedian, hantxe bertan egingo diren ekarpen inuxenteekin. Zelan moldatuko dira ekarpen txireneak detektatzeko? Sorte on opa deutset, ez dot uste oporretan joan ahal izando direnik. Astelehenean irrikitan sartuko naz Waldoren orrian.

2007/03/15

SPiced hAM

Azkenean gaur jakin dot nondik datorren ditxosozko SPAM berba. Nik pentsatzen neban aparra izango zela, gauza guztien gainean, itsasoko aparra bezala, eta horregaitik idazten neutson lagun bati gaur goizean, "SPAMez jositako itsaso baten topatu behar izan dot zure e-maila....", baina ez, Monty Python-ek egindako SPAM-sketch etik dator. Horra hor ba harribitxi hau eta gozatu. Bide batez, atzo txarria eta gaur ere,...SPAM,SPAM,SPAM.. eta noizbait aldatzeko SPAM gehiago.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...