Showing posts with label kultura. Show all posts
Showing posts with label kultura. Show all posts

2011/12/24

herri baten gaineko gogoetak/reflexiones sobre un pueblo

Gaur goizean diska hau entzuten egon gara, eta nire ustez, Kirmen Uriberen (Kirmen Uribe 2009ko Premio Nacional de Literatura da) olerki honek eta Mikel Urdangarinek abesten duena (ez beste Urdangarin hori, ze hau ondo ezagutzen dot, eta gainera nire herrikoa da), islatzen dau oso ondo zelan ikusten dogun gure burua. Gu arraroak sentitzen gara, oraindik baserrikoak, herri zaharregia, eta txikiegia sentitzen garalako, agian.

Estamos oyendo este disco hoy y creo que la letra de este poema de Kirmen Uribe- Premio Nacional de Literatura 2009- que canta Mikel Urdangarin, -que no tiene nada que ver con el otro, porque a éste le conozco y además es de mi pueblo- refleja mucho cómo nos sentimos. Nos sentimos raros en muchas cosas, rurales, porque nos sentimos un pueblo, demasiado viejo, demasiado pequeño, quizás..

Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat, 
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat
Un modo de ver el mundo
un modo de cantar con los amigotes
un modo de tomar el sol contra la pared
un modo de saber esperar
 
Pagoak ukitzeko modu bat, 
azalak irakurtzeko modu bat, 
hego-haizea usaintzeko modu bat, 
autoan negar egiteko modu bat. 
Un modo de tocar las hayas
un modo de leer las cortezas
un modo de oler el viento sur
un modo de llorar en el coche.
 
Begietara begiratzeko modu bat, 
galderak egiteko modu bat, 
eskutik heltzeko modu bat, 
amets egiteko modu bat. 
Un modo de mirar a los ojos
un modo de hacer preguntas
un modo de coger la mano
un modo de soñar

Ez onena agian, 
ez ederrena agian, 
zaharregia, txikiegia agian. 
Quizás no el mejor
ni quizás el más hermoso
demasido viejo, demasiado pequeño, quizás
 

Olatzek atara ditu Nekaneren argazkiak, eta Nekanek Olatzerenak.
Olatz ha sacado las fotos de Nekane, y Nekane las de Olatz

2010/07/22

Guggenheim

Atzo eguraldi txarra zenez, Bilbora joan ginen. Niri asko gustatzen jat Bilbao ilun eta lkainotsu denean.Atzo, hoba ez! Guggenheimera joan ginen danok.






2009/05/22

Jatorrizkoa eta kopia (IX): Bainularia, Magritte



Atzo greba eguna zanez, etxean gelditu ginan, Magritteren liburu bat atara neban eta esan neutsen Olatzeri margo bat aukeratzeko, hauxe hartu eban egiteko.

2007/12/12

Ordorika eta Sarrionandiaren Martin Larralde

Ruper Ordorikak be, Martin Larralderi kantatu eutsozan Sarrionandiak egindako bertsoak.
Egongo ete da beste Joseba Sarrionandia bat Argentinan edo New Yorken, bere izen-abizen berekoaren berri inoiz entzun be ez duena?
Aurreko post batean aipatu dodan Plateruenean izan zen ekitaldian grabatu neban kantaldi txiki hau. Aurtengo Durangoko Azokoan hain zuzen.

Mundu honetako Martin Larraldeak

Untitled
Oil on linen, 70" X 45", 2000



Martin Larralde bi egon dira gutxienez mundu honetan.
Bata, Martin Larralde (Hazperne, 1782 - Rochefort, 1821), "Bordaxuri" izenekoa. Galeretara zigorturik, ezin zuen jasan tortura hori eta bost urte igaro ondoren hil zan. Baina ahoz-aho gugana heldu diren bertsoak utzi zituen, Jose Mendiagueren tarteko argitaratzeari esker (Chile, 1900).
Eta bestea, goiko obra egin duena, New Yorken bizi den artista argentinarra. Bere arte lanak altzarietan erakusten ditu maiz.

2007/12/10

Elefanteak eta katuak


Bazan ba denbora enuela hain ondo pasatzen liburu bat irakurtzen liburu honegaz egon nazen moduan. Liburua, "Nire katua, munduko kaikuena"

Gilles Bachelet da autorea eta Inazio Mujika Iraola itzultzailea
Alaba txikiarentzat zan, Durangoko Azokan erosia, hain zuzen, baina bere 15 urteko lengusinak, (beragaz egoan eta liburua irakurtzen) eta biok egin genduan barre algara. Ume txikiek ez daukie hainbesteko umorea, ezta?

Long live Azoka

Azkenean joan ginan Durangoko Azokara. Han Plateruanean egin zuen Ruperrek kantaldi txikitxoa Sarrionandiaren kanta bigaz, euren artean bat Ibaizabal ibaiari egindako kanta zoragarria, erbestetik idazten den horretakoa. Zelako kasualitatea, Iurretako aparkalekutik, azokara giñoiazala, oinez zubiaren gainetik, eta Ibaizabal errekaren gainetik pasatzerakoan, umeakaz egin genduen berba Ibaizabal errekaren gainean. Eta zelan garbiago doala orain, gure ume denporetan baino, eta ze zabala dan, eta orduan esan neutsen umeei horregaitik deitzen dala Ibaizabal, Otxandio, hotz handia egiten daualako, Otxandio deitzen dala, horregaitik Ibaizabal, ibai zabala delako deitzen da Ibaizabal, eta barre egin genduan.
Gero, han, Plateruanean, Edortagaz egon ginan eta baita ezagutu bere lagun alemaniar bat. Bai egun zoragarria, gero Azokan bertan, zoragarria benetan, majikoa da gura azoka.
Long life Durangoko Azoka

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...