Sagarrak batzeko sasoia heldu da. Antxineko garaien gogora egile da hau. Lehen, Urritin, izeko Lurdes, Carmen, Conchita, Mari eta Margarigaz joaten ginen sagarrak batzera. Orduko lana hiru egunekoa zan, eta eurek janaria be bertan egiten zeben. Sagarrak igoteko Mari Glorik ixten euskun bere astoa, Niño izenekoa, eta egia esan berari esker, ze bestela ez zen egongo modurik, aldatz goran hainbeste sagar igoteko.

Oraingoan Txakusinen, ez dogu Niño behar, sagarrondo gitxi direlako eta aldapa barik, etxe ondoan dagozelako.

Lehen, sagorrondo txikitik hasi dira biak batera.

Gero, Olatz igo da sagarrondo handira eta Nekane behean gelditu da bere ahizta handiari begira. Datorren urtean berak be igoko dau.



Azkenean jan doguz batzuk probetako, bakoitzari mota ezberdina gustetan jako.

Nahasturik eroan doguz danak karretilan.
