2009/10/28

Txikoria bedarra


Pasa dan asteburuan landarak sartzen ibili naz, ea mardultzen diren datorren udaberrirako. Aukeratu dodan tokia, txikoria bedarrez josita egon da, eta banabil pentsetan ez ete dan Euskal Herrian gehien emoten dan landa bedarra...

DSC05413

Argazki honetan ikusten da aukeratu neban tokia zuloa egiteko gero landara sartzeko.
Txikoria bedarra dira inguruko guztiak gunetxo horretan.
Guk txikitan, etxe eta dendatara olgetan genduanean, -eta ia ia denbora osoan izaten zan hori-, erabiltzen genduan landara hau osorik, batez be ostoak sardinak direlakoan, eta horrela merkatuan saltzeko, edo etxean afaria prestatzeko.
Baina gogoratzen dot lora ez hartzeko esaten euskuela, izan be, barruan deko esnetxo bat eta horregaz eskuak bustiz gero, gero gabaz, ohean txis egingo genduala.

Gasteleraz diente de león hartzen dau izena, ingeleraz dandilion eta latineraz taraxacum.













4 comments:

bajo el diente de león said...

Por supuesto este post me encanta... ;).

Mis peques llevan algo así como dos semanas soplando a diario los vilanos de los dientes de león, y pidiendo deseos en voz baja, jejeje.

Un besito.

Madalen Goiria said...

Vilanos les llamais,mira por donde! aquí abuelitos.
Un abrazo y gracias por la visita.

Anonymous said...

Txikori bedarra, hostoak entsaladan jaten dabe sendabelarrak erabiltzen dabezenak.
Txisarena guri be esaten euskuen, ta asuntoa da depuratibua dala, baina ni nagusitan enteratu naiz edaten ez badozu, ikututa bakarrik ez dozula txisik egiten.

Madalen Goiria said...

Eta hori da "leyenda rural" horren arrazoia?.Beitu nondik!! zelako gauzak esaten euskuen txikitan, ezta??. Nik beti sinistuten nituen.Mosuak

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...