Urtero egiten dot argazki bat uda amaiera markatzeko, piszina oraindik hor dagolea baina ez danean igeritokia, egoteko tokia baino. Aurten be, hauxe da piszinari agurraren argazkia.
Amaitu da uda, aurten luzatua izan arren, azkenean, nahiz eta oraindik bero egin, ez dabe uger egingo piszinan. Arraroa egin jaku aurten urrian onraindik piszina hain garbi egotea, baina horrela da, garbi-garbi dago.
Hemendik aurrera, piszinara joango dira ikusteko bertan biziko dirten animaliak neguan zehar. Denetarik topatu dabe dagoeneko.


