Showing posts with label etxekolanak. Show all posts
Showing posts with label etxekolanak. Show all posts

2014/11/04

Azkenekoak/ últimas tareas

Suak 027

Aprobetxatu dodaz uda tipoko azken egun honek, etxe ingurua garbitzeko eta mahatsondoa inausteko, kokoz beteta egon dalako, eta iguina emoten eustan azkenean. Orain garbi-garbi gelditu da etxe ingurua. Gainera, kalean be, barriro be! bazkaldu egin ahal izan dogu ama eta izekogaz, balientenak dira eurek. 



Suak 036

He aprovechado estos últimos días de verano prolongado para limpiar el exterior y quemar todo lo que no vale y que ni quiero que esté ahí fuera, mojándose, con las lluvias que efectivamente han venido. Ha quedado limpio reluciente una vez podada la vid que estaba plagada de mildieu y que al final me daba asco. También hemos podido comer en la calle, el domingo, cuando recibimos la visita de ama y de izeko. Un abrazo para las dos más valientes.

2010/12/25

Txoko # 51: Gabonetako apaingarriak

Gabonetako apaingarriak izaten dira etxe batzuetan gauza handi bat. Ez gurean, kaleko zuhaitza apaindurik, eta barruan egongelan dagoen leiho batean jartzen ditugun figuratxoekin amitzen da kontua. Aurten sikieran, neskek euren belen propioa egin dabe paperagaz.
Los adornos navideños son un gran acontecimiento en la decoración de las casa en esta época. No así en la nuestra, sólo el árbol de navidad en la calle, y dentro en una ventana de la sala, ponemos las pequeñas y pocas figuritas que tenemos. Aunque este año las niñas han hecho un belén propio con papel.



Gure gabonetako txokoa...(Nuestro txoko de navidad)




2010/11/15

Nekane koitadue

Etxeko lanak egiten ditut Nekanegaz, baina ez bakarrik exteko lanak, horretaz gain asko behar dogu idatzi eta irakurri. Orain arte pakean itzi dautset berari egiteko gura ebana, baiana heldu jaku momentua zer egiteko. Berari ez jako ardura hainbeste, batez be Olatz be ba dago bere alboan zeozer egiten. Askotan esaaen dautsedanean, "Benga... Nekane goazen hau, edo bestea egitera", berak esaten dau "Eta Olatz?". Eta nik..."benga Olatz, zu be etorri bestela Nekanek ez dau gura", eta Olatzek, "Bale, ama, banoa" Hori da gure eguneroko ogia.




2010/11/08

Lengua-ko azterketa


Gaur eukiko dau Nekanek bere "lengua"-ko azterketa. Lantzen egon gara bere "Lengua"ko liburuaren bigarren gaia sakontasunez: silabak, atzizkiak, deskripzioak, izen-lagunak komunikazio motak eta "c" eta "q" ren erabilerak. Nahiko gatxa azken hau ze beretzat dana da "k". Adibidez, berak idatziko leuke: "He comprado txurroz".
Bagabiltz eta emaitza ia-ia niretzat izango balitz bezala hartuko dot. Lehenengoz izan da-ta laguntzen dautsedala nire ume bateri azterketa bat prestatzen, eta aitortu bahar dot itzel ondo pasatu dodala.
Hor dagoz, Olatz marrazten, beti bezala, eta Nekane gaztelerako esaldiak idazten.

2010/11/03

Irakurtzen

Nekanek laguntza behar dau, batez be gaztelera eta matematikan. Inguru gaian hor dabil, baina harrapatzen dau. Letra hobetzen gabiltz eta matematikako ariketak egiten. Lastima da, baina eskolatik urtenda zuzenean etxera ikastera. Nik nahiago izango neuke ez izatea horrela, baina ez dago besterik, momentuz, behintzat.





2010/09/30

Egurretan

Aste buruetan eskolarik ez dagoenez, saiatzen naiz umeak jartzen lanen bat egiten, bardin da sukaldean zein ganbara batzen.

Domeka honetan egurrak batzea izan da zeregina. Udan igartu diren hainbat egur zati dagoz inguruan sakabanaturik eta batuz gero, ondo etorriko jakunak neguan sua egiteko.

Zuhaitz horretan jartzen ditugu abar luzeak zatitzeko. Txikiak badira, atzekaldean Nekane dagoan modura, ankakaz nahiko.

Gero zatituz gero, batu eta karretilara doaz gordetzera.

Kas beti inguruan Maiteren ondoan.

2010/07/26

Okaranak batzen

Okaranondoa topera egon da aurten. Adarrak pisuaren-pisuz lurreraino jausita. Nire lagun batek, adarretatik hartu zituen okaranka ihaz sasoi honetan. Ez da aurten etorriko?

Nekane okaranak batzera joan da gaur goizean

Lapikokada bete okaran batu dau

Hainbeste dagozanez, jan ezinik egoten garanez.... dultzea egin beharko dogu.

2009/10/03

Azokatik zaramara



Gure kontsumoa saltokietan hasten da, kasu honetan domekako azokan, eta zaraman amaitzen da. Lan biak egiteko dekot umeen laguntza aste bururetan. Pozik etorten dira birziklatzera eta baita azokara be. Bien bitartean, gauzatxo bat erosten dautsiet. Oraingoan Olatzeri txano bat eta Nekaneri praka bakero laburrak. Ea zeozer irauten daben zaraman maitu baino lehen...

2009/09/18

Eguneroko bizitza

Dálle un coliño blogean , Meninheirak atara ditu hizkuntza ezberdinetan eguneroko bizimoduko egintzak.
Euskaraz be, beraz, guk egingo doguna izango da asteburu honetan, etxean kartelean agertzen diren egintzak kopiatu bertan agertzen diren moduan. Gero, argitaratuko ditugu argazkiak.
Egunokaz eskolara joaten gara komentatzen zelan egin dogun lo. Nekanek hauxe esan dau "Ni gaur baten bezen ez naz itzartu" Toma euskaltzaindia!!
Beste post batean sartu zituen astegunak, eta horretan Olatzek gura dau jarri egin beharreko gauzak astez-aste.

2009/06/15

Piszina garbitzen

Zapatuan, itzelezko beroagaz garbitu genduan piszina. Ezer egin baino lehen atara behar dira bertan dagozen txugelaiso, sapaburu, arrabioak eta beste piztiak. Horretan ibili ziren neskak, euren lana da ta.

2009/04/23

Etxeko zereginak

Etxeko lanak egin, erropa garbitu, janaria prestatu eta etxe barrukoa atondu

Inguruko natura zaindu, landarak eta piztiak

Lanetik eroaten dodan lana egin, normalean irakurri eta bloga eguneratu.


Etxe kanpoan beti dago lana, normalean, katiuska edo txankletakaz egitekoak dira, ureko lanak izaten dira-ta, errota da azken finean

Ur garbia, ur lohia

Txakusinen ura putzu batetik ataratzen dogu, eta ez da edatekoa. Danetarako erabiltzen dogu halan da ze, edateko izan ezik. Horretarako Larrako iturrira goaz.
Larra da Larrako Kalmeldarren Komentua. Hantxe, Intxaustiren etxe aurrean dago iturri polit hau. Umeak aprobetsatzen dabe beti ura edateko
Egun honetan, hain zuzen, etxera joaterakoan, konturatu ginen ze lohi ekarren kanalak ura, gaueko euriaren osteko lupetza, ziuraski.

Musika: I can see crearly now. John Nash

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...