Showing posts with label umeak. Show all posts
Showing posts with label umeak. Show all posts

2011/02/28

Domeka goiza




Euriaren arteko momentuetan eguzkiak urteten eban domeka goizean. Zelako atsegina dan goiz-goizetik altzatu domekan -8.30ak aldera- eta egun osoa aurrean euki neskakaz egoteko, katuagaz olgetako, eta hainbat gauza atseginak egiteko.
Atzo domekan, ganabaran egon ziren olgetan. Bihar ipiniko dot bideoa.

2010/11/18

Hiru zaku

Beti nabil paperak batzen eta gordetzen, ez dot ezer bota gura. Konbentzitu nazalako handiak egiterakoan gustatuko jakiela eukitea euren txiki denboran egindako marrazkiak eta idatziak. Adibidez notatxo hau. Aste honetan topatu dot bulegoan, eta berrea egin deust. Nire ustez, udatik dago hemen Julenegaz hona etorri ginenean, nik lan bat egitera, eta gero Mandolasen bazkaldu gendunean. Orain ikusi dot idatziaren arabera, bik hiru saku egin dautsiela hirugarreneri, baina ez dakit nork nori. Nik uste dot, Julenek eta Olatzek, Nekari egiten eutsiela, ze gogoratzen dot egun horretan Nekanek negar egin ebala.

2010/10/11

Nekaneri lapurtu dautsie dirua


Nekareneak:

Nik: Ala!, Olatz, jantzi zaitez ze bagoaz erosketak egitera.
Olatzek: Ez, ni ez noa. Joan zaiteze zuek, ze ni nago etxeko lanak egiten....
Nekanek: Ba hurrengoan egin atzo!!

Hori esan dautso Olatzeri, ze berak atzo egin zituen Maitegaz.

Gero joan gara Lidlera, Nekaneri esan dautset probatzeko bota batzuk, ez eban gura, baina tira!! Probetako, aldean eroan boltsotxoa utzi dau hantxe, eta bertan ahaztu. Konturatu orduko, joan gara barrura arineketan eta ez da egon boltsoa berak uzti dauen tokian. Galdetu dogu kutxetan eta agertu da gizon bat esanez, berak honelako boltso bat ikusi dauela lurrean botata, xaboiak eta esne kutxen artean. Bagoaz hara eta boltsoa egon da, baina barruko monederoa bere pagakaz desagerturik. Guztira euki dituen 18 euroak lapurtu dautsiez. Koitadua negarrez! Zelakoa dan jendea, ay ama!!!

2010/09/15

Orrazkerak

Bainugelan sartzen dira batzuetan eta ez dakit zer egiten daben. Maite, Olatz eta Nekane sartu ziren domeka arratsaldean eta argazki kamara eroan eben barrura. Argazkiak ordenagailuan deskargatu ditudanean, hauxe topatu dot:








2010/09/01

Amamaren oparia

Lidl-en egiten ditugu gehien bat gure erosketak eta batzuetan eskulanak egiteko materialak topatzen ditugu.
Olatzek pentsatu eban amamari opari bat egitea eta collage bat egitekoak erosi zituen.

Azkenean hau da emaitza.

Amamari asko gustatu jako eta bere gelan ipini dau.

2010/08/27

Recursos para matemáticas: los juegos de cartas

Ahora que se acerca el curso y el momento de planificar actividades para los críos se me ocurre que un buen recurso para practicar las matemáticas son los juegos de cartas.
Durante la convalecencia de mi madre las niñas y yo nos sentamos con ella a jugar a cartas. Así lo hacía yo también con mi abuela de pequeña, y quiero que ellas también jueguen a cartas con amama.


Uno de los juegos en los que he visto una buena práctica para el cálculo matemático es la escoba, ya que implica la constante realización mental de sumas y restas, con un máximo de 15.

Reglas para jugar a la escoba.
1. Pueden jugar 2, 3 y hasta 4 jugadores sin ningún problema
2. Se reparten tres cartas por jugador y se ponen boca arriba cuatro cartas sobre la mesa.
3. A partir de ahí, uno por uno los jugadores se turnan para sumar 15 puntos, teniendo en cuenta que las cartas de la baraja tienen su valor nominal, excepto la sota que vale 8 puntos, el caballo 9 y el rey 10.
4. Si algún jugador consigue con la suma de 15 retirar todas las cartas de la mesa hace escoba.


5. Al finalizar del juego se debe puntuar lo obtenido por cada jugador según los siguientes conceptos:
a) Número de escobas
b) Número de cartas
c) Número de oros
d) Número de sietes
e) Tener el siete de oros (el guindis).

2010/08/03

Ogia egiten

Kalean, atzoko moduan, euria denean, sukaldaritzari ekiten dautsegu. Paulak oparitutako liburuan egiteko hainbat gauza agertzen dira. Euren artean sukaldaritzako gauzak eta horrek, dira, duda barik, Olatz eta Nekaneri gehien gustatzen jakozanak. Oraingo honetan Olatzek ogiaren boiloak egitea aukeratu dau. Ea zelan burutzen dogun lana:

Uruna, ur epelagaz nahastatu, gatza eta legamia gehituz.

Orea landu mahai gainean

Hamabi bola urten dira egindako kopuruagaz

Nekanek lagundu dautso bere gailetakaz hasi baino lehen

Emaitza, baikaina izango delakoan nago.

2010/07/31

Poxpolin

Gaur San Ignazio eguna danez, Belatxikietako jai handia, eta hainbeste lagun joango direnez, hona dakart Belatxikietako Poxpolin-en ipuina.
Olatz jaio zenean, Poxpolin izeneko txingurri baten istorioa asmatu genduan. Askotan kontatzen neutsozan Poxpolinen abenturak lotara joateko, eta azkenean liburu baten islatu genduzan hanbat bider errepekatutakoak. Hauxe da liburua:


Poxpolin txingurri bihurria Belatxikietako mendian etxe txiki zuri polit batean bizi da.


Bere ama egunero joaten jako bere ohera izartuteko, esanez:"Poxpolin alper hori, altxa zaitez ohetik eskolara joan behar da-ta!!".


Eta Poxpolin, Zornotzako bidea hartuta, abiatzen da pentsetan: "Beti berdin!! Kokoteraino nago eskolara joateaz!!. Gaur zeozer ezbardin egingo dot".


Eta Zornotzan egoala, hasi zan topatzen Olatzitoren etxea, kalez kale, etxez etxe, guztiz galduta.


Eta horrela, Olatzitoren etxea topatu eban


Gau betean bere leihoa topatu eban, bertan dagoen zulotxo batetik sartu eta beragaz egin eban lo.


Gero, Olatzek berak jarraitu eban ipuina idazten, baina hori beste post baterako utziko dot.

2010/07/09

Rainy days and dolls

It´s very hot today, and I´m missing those rainy days when I used to play with dolls. A good storm, the lightning and thundering. You can´t beat it. Nevertheless, we'll make our best to have a great Summer day, in the scorching sun.




2010/07/08

Nekaneren merendolarako prestaketak




Askotan ibiltzen naz saiatzen une berezi baten umeen aurpegiaren irudia argazki batean lortzeko. Ezin da lortu euren dakienean argazki bat ataratzera zoazela, ostera, izan behar dau une batean umeak beste gauza bat egiten dauen bitartean.
Hor dabiltz prestatzen Nekaneren urtebetetzeko merendolarako gonbidatuen zerrenda, adi-adi dagoz, pentsetan: hori da momentua.

Gonbidapenak prestatu dabez, eurek idatzita, norabideak eta guzti etxera heltzeko. Gura dabenerako ez daukie nagirik, ez horixe!!!

2010/07/07

Bitxoak 2: the film

Olatzek egindako bideoa da hau. Eskatzen badaust argazki kamara, ez dakit inoiz zer egingo dauen, baina berari benetan gustetan jakona, argazkiak barik, da bideoak egitea, eta bera aurkezle izatea.
Honen modukoak dira berak egindakoak:

Pino egiten jantzita



Ikasten dabenean gauza bat ez dira gelditzen ondo ikasi arte. Ihaz ikasi eban Olatzek pinoa egiten ur azpian, eta harrezkero, beti saiatzen da hobetzen. Atzo saiatu zan egiten pinoa ur azpian baina ikutu berri bategaz: jantzita, ea erroparen pisuagaz zelan urtetzen eban jakiteko.

2010/07/05

Play back-a




Udalekuetara hasi direnetik, egunero datoz eguerdian etxera honelako kanta berri bategaz, eta danak dira, orain arte behintzt, gasteleraz.
Drakulina soy
mdia loca estoy.....

Honelakoak dira danak. Berezia da kasu honetan play-back modura egin ebelako, Nekanek keinuak eta olatzek abeztia.

2010/06/30

Zuriz jantzirik



Soineko hau Manchesterren erosi neutsan Matxeleneri. Laura Ashley-rena da eta bere dendan erosi neban, orain dela 12 urte edo gehiago. Apurtu da pila bat bider eta zenbait konponketa egin behar izan dautsadaz. Baina gaur bertan Olatzeren soineko kutunena da. Shabby Chic deituriko estilokoa da nire ustez.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...