Gaur San Ignazio eguna danez, Belatxikietako jai handia, eta hainbeste lagun joango direnez, hona dakart Belatxikietako Poxpolin-en ipuina.
Olatz jaio zenean, Poxpolin izeneko txingurri baten istorioa asmatu genduan. Askotan kontatzen neutsozan Poxpolinen abenturak lotara joateko, eta azkenean liburu baten islatu genduzan hanbat bider errepekatutakoak. Hauxe da liburua:

Poxpolin txingurri bihurria Belatxikietako mendian etxe txiki zuri polit batean bizi da.
Bere ama egunero joaten jako bere ohera izartuteko, esanez:"Poxpolin alper hori, altxa zaitez ohetik eskolara joan behar da-ta!!".
Eta Poxpolin, Zornotzako bidea hartuta, abiatzen da pentsetan: "Beti berdin!! Kokoteraino nago eskolara joateaz!!. Gaur zeozer ezbardin egingo dot".
Eta Zornotzan egoala, hasi zan topatzen Olatzitoren etxea, kalez kale, etxez etxe, guztiz galduta.
Eta horrela, Olatzitoren etxea topatu eban
Gau betean bere leihoa topatu eban, bertan dagoen zulotxo batetik sartu eta beragaz egin eban lo.
Gero, Olatzek berak jarraitu eban ipuina idazten, baina hori beste post baterako utziko dot.
No comments:
Post a Comment