Showing posts with label erreka. Show all posts
Showing posts with label erreka. Show all posts

2015/02/03

Ur gainezka

Lertxuna alde egin eban barruntatu ebanean ni hurbil engoala. Errekan egoan arrantzatzen, bardin dautso berari errekak gainezka egiten duen ala ez. Hobe horrela!
Huye la garza cuando se da cuenta de que me acerco. estaba tranquilamente pescando en el río ajena a los pelogros de la inundación.


tenporala 036

Zelako asteburua. Bildurtuta egon gara bariku ganaz uragaitik, eerekako urak urtengo zeuen ala ez. Zorionez ez da ezer gertatu eta gabean zehar bariku eta zapatuaren artean aterri egin eban. Oso txartu pasatu neban bakarrik pentstuz gero zer egingo genduan beste uriolaren baten aurrean, barriro...

¡Qué fin de semana aciago, madre mía! Lo que he podido sufrir la tarde-noche del viernes temiéndome una crecida del río. Sin embargo, paró de llover de madrugada y pude dormir plácidamente hasta la mañana siguiente.

 tenporala 046

Etxean urten barik eta eurek katuagaz olgetan. Umeak, beti ume eta olgetako lagunik onena katua da, egunokaz, behintzat!
Sin salir de casa, demasiada lluvia, demasiada humedad. Juegan con el gato, el que de mejor gana se presta a sus atenciones.

tenporala 103

2012/06/18

Lehen bainua

Azkenean, prest dago igeritokia. Aurten nahiko arin egin dogu eta horrela aprobetxaku ahal izan dabe lehengo domeka beroa baino bat hartzeko.
Ura oso hotz dagoanez, egiten dabena da, lehengo errekara joan, han buzti, eta gero piszinara.

Zelako domeka ona egin dauen. Joan ahal izan gara azokara landara erosten, hiru berenjena eta hiru lonbarda, eta gero bedarra be ebagi dot pixka bat,makina elektrikoagaz, bapo-bapo! Eta hoba ez, ortuan ibili gara, jorratzen eta bedarrak kentzen. Bide batez, tomatei emon dautsiet hauts urdin hori, ugerra ez hartzeko.

Como el agua está fría, van primero al río allí se mojan para establecer contacto con el agua fría, y ya se pueden meter en la piscina con tranquilidad.




Ha sido un domingo de gloria, con un solazo precioso. Las niñas y yo hemos podido ir al mercado a comprar planta, tres berenjenas y tres lombardas. El del puesto me dice, ¡Que... hoy tocais las de los tiestos!. ¡¡¡Como los de las huertas compran todo por docenas y cientos!!!. Luego hemos atendido la huerta, cortado un poco de hierba con la preciosa cortadora eléctrica de juguete, y mientras las niñas se han bañado. Ama ha venido a comer y ha salido todo a pedir de boca. Comparado con aquellos inviernos lluviosos. ¡Cómo echaba yo en falta un día así!






2010/06/27

Eta gaur... errekan


Euren lagun bi etorri dira gaur eta, nahiz eta lainoturik egon errekara joan dira olgetan.

Oraintxe bertan han dagoz oraindik..

Kas be ibili da eurekaz

2010/04/27

Ahateak kanalean eta errekan









Ahateak parke botanikotik heltzen dira
Txakusineraino. Binaka kasu honetan, suposatzen
dot koloretakoa arra dala eta marroia emea.
behin, euretariko bat bertan gelditu zan aldikada batean. Baina honek biak......
bisitan baino ez dira etorri.

2010/04/05

Gaur errekan: bero






Eta gaur errekan egon gara egun osoan. Ondino dagoz han egia esateko. Bero egiten dau, udaberriko egun zoragarria egiten dau, udakoak baino politagaoak dira honelako egunak agertzen direnean udaberrian.

2010/02/09

Erretratoak

Ahal dabenean errekara doaz...



Euri gogorra ez badau egiten, errekara doaz. Nik batzuetan esaten dautset paseo bat emotera joateko, bidetik aurrera edo..., baina ez dabe gura izaten, ez dabe etxetik urten bez gura izaten.
Urdin, berde eta morea.


2009/10/29

Nekaneren joan-etorriak



Kanala gora eta behera ibilten da beti Nekane. Erreka arakatzen, gauza berriak ohartzen eta beti begira. Ez jako eskapetan ezer. Zeozer galtzen bada etxean, berak beti daki non dagoen. Ez da nire modukoa, nik alderantziz, dana ahaztuten dot, eta ahalik eta hobe gordeta egon txarrago: orduan bai gatxa topatzeko!!!
Pasa dan asteburuan gertatu jat hori argazki batzuekaz, hain zuzen. Argazkien kutxa antolatzen genbiltzala, falta ziren Manchesterreko Paulek ataratako argazkiak. Nik pentsatu neban Nekanek edo Olatzek hartuko zituela, eta esan neutsen topatzeko. Ibili ginen bila eta ez ziren agertzen. Nik atsekabea neukan, ze Paulek ataratako argazkiak ziren eta handik bialdutakoak ziren, ez ditut ordenagailuan gorderik. Gero, aste barruan agertu dira ondo gordeta argazki album batean.
Koitaduak umeak, beti daukie eurek errua!!!!

2009/09/18

Euritan blai







Zelako desastrea. Ia-ia sartu da ura etxe barruraino. Gainezka egin dau errekak, gainezka azekiak, urez gainezka landak eta aparkalekua. Zelako desastrea!!!

Eskegi dogu salabardoa

Aurtengoz, eskegi dogu salabardoa

Makina bat buelta egin ditue aurten erreka gora ta behera, kangrejoak harrapatzen, gero errekara botatzeko, noski!!

2009/09/06

Errekan






Egun beroeta errekako freskotasunaren parekorik ez dago. Atsegina da bere argi-gereizpe jokoaren lilura. Zelan islatzen diren ertzeetako landarak urtean eta uraren zurumurrua.

2009/08/01

Espioiak errekan

Atzo beroa egin eban eta neskak errekara joan ziren espioietara jolastera. Nik bota neutsen botila bat aginbideakaz euren espioi lana egiteko, eta holan pasatu eben arratsalde osoa.
Blogerako, fotonobela teknika erabili dot gertatutakoa kontatzeko, istorioa oso sinplea da.

Olatz botilaren bila dabil erreka barruan..

Nekane, be, botila hartzeko dago

Olatzek ikusten dau botila

Eta makurtzen da hartzeko

Papera ataratzen dau botilatik

Eta biak doaz batilaren barruan datozen euren espioien zereginak betetzeko

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...