Showing posts with label EHU. Show all posts
Showing posts with label EHU. Show all posts

2011/11/17

Froga medikoak

Egin daustien froga mediko guztien artean, asko gustetan jat hezurretako ganma hau. Nefertitiren gertuen sentituko naizen formatoa da. Ez dodana ulertzen da ze demonio ikuste daben hor, eta gainera, honen aurrean soilik, zelan demontre bereizten dabe gaixo bat bestearengandik,. Lehengo 50.000ak ikusita ta gero, 50.001garrena ikusterakoan zeozer ataratzen dela ondorioz izango da.
 Baina barregarriena niretzat da ikustea zelako malaletxeko aurpegia dekodan eta zelako zudur handia!
Me encanta esta ganma osea. Es lo mas cerca que voy a estar de sentirme como Nefertiti. Lo que no entiendo es qué demonios encuentran aquí, y cómo diantres distinguen a un enfermo de otro. Será que tras ver las primeras 50.000, la 50.001 cobra significado. A mi me resulta simpática, pero sobre todo me hace gracia porque no muestra que haya nada malo. En esto, como en otras cosas, el significante es la ausencia de significado.Y me hace gracia, sobre todo, la cara de mala leche y la narizota que tengo
 Eta bai, atzo joan nintzan unibertsitatera. Leire, Aitxi, hurrengoan zuengana noa, tías.
Ze ondo sentitu nintzen han. Joan nintzen burutu behar nebalako tesian jarraitzeko matrikulazio paperak. Ziur nago egin ahal izango nuela handik agertu barik, baina zoragarria izan da han egotea, hainbeste maite dodan eta maite daustien jenteagaz egotea. Autoestima gora eukiko dot, behintzat hurrengo desestrea egin arte. Tipiko ni.
Y sí, ayer fui a la uni. Me encontraba tan bien que me decidí a aparecer por allí. Además tenía que hacer la matriculación de la continuación de la tesis con mi tutor para este curso que ya ha empezado. Supongo que podría haberlo hecho sin presentarme por allí, pero ha sido maravilloso, estar con tanta gente que quiero y que me quiere. Me va a durar la alta autoestima por lo menos hasta que haga algún otro desastre, de los míos típicos por ahí.

2011/05/30

Esaldiak...

Frases de profesores de la UPV
Badira ulertzen ez ditudan gauza bi. Hay dos cosas que no entiendo:
1.EHUko irakasle guztien artean, eta bi mila baino gehiago izango dira guztira, nire esaldi bi atara ditue.... De toda la UPV-EHU, en la que habrá más de 2000 profesores, de las frases que recogen me tocan dos.
2. Nire irakasle bizitza osoan milaka ordu egin dot berba, eta ehundaka mila, edo miloika esaldi esan ditut, eta, guztien artean... honek biak dira mitikoak?. De todas las frases que he dicho en mi vida académica, que mira que he hablado sin callar durante horas, días... años... se resalta como frases míticas estas dos:
LA PROFESORA ACABA DE ENTRAR EN LA CLASE). SE SIENTA DEJA LOS LIBROS NOS MIRA Y NOS DICE...BUENO...ME DEJAIS IR A TOMAR UN CAFE PORFAVOR???


Eta beste hau Y esta otra:
Venga, cuando queráis empezad con la exposición. Yo estoy aquí como Cristo ... (risas de los alumnos) ... Sí, como ese de las gafas oscuras de Operación Triunfo.."

Ez dira sosoak? No son sosas? Ez dakit zer egin, barre ala negar. No sé si reir o llorar.
Hor doaz umeen argazki pare bat lo egiten, horrela ez dira enteratuko...Ahí van un par de fotos de las crías durmiendo, que así no se enteran.


2009/10/22

Leioako kanpusa

DSC05052
Pankarta hau gure artean egon da azkeneko urteotan, kanpoko ate ondoan.

DSC05048
Lan handiak egiten ari dira, hau 0 gunea da.

DSC05064
Honelako ikasleak be, egon, ba dagoz.

DSC05044
Eguraldi ona danean, non hobeto kalean baino?

DSC05059
Zelako orterak diren tabernetako mahaiak!!

DSC05060
Eta hau... zer da txarrikeria hau?

DSC05058
Ez neban jakin azkenean nortzuk ziren honek. Baina dana gertatu zan egun arrunt batean Leioako kanpusean

2009/01/20

Faktorian

Gaur be, irratira joateko eguna izan da. Faktoriako programaren egoitzan Donostian, Manu barik Iñaki egon da, eta beragaz Koldo Nuñez. Bilbon barriz Fakun eta biok. Gaiak, Obama, hoba ez!, eta Kafe Antzokiaren itxiera batipat. Iragarkien tartean argazkiak atara ditugu

2008/09/18

Laioako bitxiak










Leioa nire lantoki maitatua da. Hotza eta porlanez egindakoa dala diñoe, arkitekturaren "brutalismo" deituriko uhinan kokatzen dala diñoe, baina nik maite dot. Asko gustatzen jataz bere forma austero eta laukituak, bere kolore girs ia bakarra inguru berde baten erdian.

2008/07/15

Faktoriara oporretan nagoela


Gaur barriro joan naz irratira. Faktoria saioan egiten dodan kolaborazio txikiaren hirugarren astea da-ta. Hantxe egon gara gaur Zuria, Jose Andres, eta hirurok, Koldo Nuñez Donostian egon da Manugaz batera (goian argazkiakoa Manu da). Oso ondo ibilten gara eta oso harreman lasaia eta zintzoa daukagu gure artean. Gizarteko gaiak dira jorratu behar ditugunak, gehien bat ekonomokoak eta inmigrazioaren gainekoak. Besperan deitzen dauskue etxera azaltzeko hurrengo eguneko gaiak, eta holan ez gaitue ustekabean hartzen. Datorren astean Faktoriara barriro.

2008/06/19

Bologna ala Volonia?

Blogaren 200. posta da hau.

Meneamen agertu da. Klikeatu paperean bertan handiagoa ikusteko.
Onena da iruzkinen artean aurkitzen den hau:
#34 "Bien, asi, mirando al calendario, el 29 de marzo de este año cayó en.... sábado! que tecnicamente sería como convocar una huelga en la enseñanza un 17 de agosto, muy útil, no? y bueno, siempre queda la posibilidad de que sea de otro año, con lo cual, felicito al que hizo ayer la limpieza de su cuarto y encontró ese papel... porque lo encontró, no?
y otra cosa. hace años, repito, años, que no he visto un sólo panfleto en castellano en las unis de gasteiz,... y menos sin firmar!
lo siento.. FAKE!".

2008/06/18

Olatz Leioan selektibitate egunean



Olatz Leioan egon da. Joan ginenean, selektibitate lehengo eguna zanez, ikasle gehienak guri begira gelditu ziren harriturik. Olatzeri esan neutson "Zuri begira gelditu dira ezta?". Gero pentsatu neban, behar bada ume txikia ikusterakoan bere karpeta, estutxe eta guzti, pentseko eben bera be selektibitate froga egitera doala. Barre gin neban nire barrutik. Baina azaldu neutsenean Olatzeri ez eutson barre egin.

2008/02/08

Tres eran tres....


Atzo jaso dot Rafaren mezua telefonoan, eta beragaz berba egiten gogoratu dot badekotala bere argazki bat. Behin, jubilatu baino pixkat lehenago, eskatu eustan bera eta bere garaikide diren Eskola honetako irakasleakaz argazki bat egitea. Baita egin genduan beste bat hirurok, Xabi eta biok beragaz. Hau da unea argazkia jartzeko blogean.

Ikastaroak: beti da ikasteko aroa

Barriro be itxuraldaketa blogean, ez naiz inoiz konforme jartzen ditudanekin...Eta gainera,(txa-txa-txannnn!!!) osagarri berria: gaur sartu dot iragarki bat. Beraz, nahi badozue, irakurle maitiok, blog honekin ni aberastea, sakatu iragarkian eta Googletik, Kaliforniatik beratik, bialduko deustie txeke potolo bat. Behintzak hori esan daustie.
Gaur amaitu dogu ikastaroa, eta beti bezala, Gorkagaz egiten dogunean ikastaro bat, gatoz ideiaz beterik, gainezka, galduta hainbeste informazioaren artean. Nik momentuz, instalatu dot AVAST, antibirusa nire laptop-ean, eta saiatu naz bestean sartzen gdrive, (Google drive, alegia). Baita euskara batua sartu Google goiko betulean barruan dauden bilatzeko motorren artean. Eta ezin dot gauza gehiago egin, umeen bila joan behar dodalako laster.

2007/12/17

Leioako leihoak



Leioako Kanpuseko obrak aurrera doaz. Oraingoan 1. aularioari tokatu jako aurpegi garbitze edo konponketa egitea. Gaur goizean aurrean pasatu nazenean ikusi ditut langile bi leihooak aldatzen, eta pena emon deust, beti-betiko egurrezko lehioak kentzea eta azkoz ere modernagoak diren PVC edo ez dakit zerez egindakoak direnak ezarri.
Zuri zein gustatzen jatzuz gehiago?

2007/12/13

Protesta ugari kanpusean



Hotza eta eguzkitsua, negu tipokoa Santa Luzia eguna, gaur 18/98 Sumarioaren ondoriozko zigorren aurka agertzeko aukeratu den eguna.
Baita autobus zerbitzuaren aurka aukeratu dena, dena Leioako Kanpusean. (Parkatu azken hau gazteleraz argitaratzea baina ez dot topatu euskarazko bertsiorik).

2007/11/28

Usual suspects


Gero eta susmagarriagoa ei da euskara jakitea. Alde batetik, sortarazten da zalantza politikoa: ..."Euskara badaki, ez ete da ezker abertzalekoa izango?". Frogaren sama aldatuz, euskara dakienak forgatu behar dau ez dela ezker abertzalekoa, ..."ez da hala ba Garzon jauna?".
Beste aldetik, lan eginez gero, batez ere Herri Administrazioan, euskara jakiteak esan nahi dau ez dozula postu horrek eskatzen dituen beste eskakizunak ziuraski betetzen,... zergaitik? Euskara dalako zure merezimendu bakarra, alderantzizkoa frogatzen ez dozuen bitartean. Gaztelania hutsa dakienak, berriz, ez dau frogatu behar beste jatituriarik daukanik, suposatzen da kristolako merezimenduak dituela gainditu badau, bere meritu bakarrekin horrelako desabaintailako izugarrizko egoera, Titan bat bezala, ohorea, adorea eta indarra suposatzen jako.

2007/09/19

Bologna eta ingelesa


Aste honetan nahiko lanpeturik ibili naiz ikastaro batean non ikasi ei dogu zelan irakatsi gure gaia ingeleseraz. Honelako ekimenak sortu dira Bolognako prozesuaren inguruan. Bolognaren eskutik Europako hezkuntza esparrua osatzen ari da eta horretarako zein hobe "lingua franka" baino irakaskuntza errez ulergarria izan daiten.
Oso logikoa dena ezta?.... ba begira argazkiaren ironia. Dana dago pentsatzen dogun beste argi?
Goian dino "Teaching your subject in English. Sept 18th,19th,20th".
Eta behean "BOLOGNARI EZ!"

2007/02/15

Nortasuna

Joan den astean Espainiako Congreso-aren Justizia batzordeak onartu du sexu indentitateari buruzko lege ziriborroa operatu zein operatu gabeko transexualentzat. Lege propiektuaren helburu nagusia da transexualek beren izena aldatu ahal izatea Erregistro Zibilean.
Sexu identitatea arautuko duen legeak, Erregistro Zibilari egingo dion aldaketa bati esker egokituko dira benetako sentipen eta izaerari dagokion datu hori Erroldan agertzen den informazioarekin.
Zoritxarrez ez da berdin gertatu Euskal Herriko Unibertsitatean , egun batzuk geroago, hau da atzo, egin ziren hautezkunde sindikaletan beren benetako nortasuna islatzen ez den karnetarekin norberaren izena frogatzeko behartuak izan diren langileak. Berriro ikusten dugu pentsamentu aurrerakoien aitzindaria izan behar duen erakunde publiko honetan irispide murriztu eta zekenak nagusitzen direla.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...