
Gaur barriro joan naz irratira. Faktoria saioan egiten dodan kolaborazio txikiaren hirugarren astea da-ta. Hantxe egon gara gaur Zuria, Jose Andres, eta hirurok, Koldo Nuñez Donostian egon da Manugaz batera (goian argazkiakoa Manu da). Oso ondo ibilten gara eta oso harreman lasaia eta zintzoa daukagu gure artean. Gizarteko gaiak dira jorratu behar ditugunak, gehien bat ekonomokoak eta inmigrazioaren gainekoak. Besperan deitzen dauskue etxera azaltzeko hurrengo eguneko gaiak, eta holan ez gaitue ustekabean hartzen. Datorren astean Faktoriara barriro.
No comments:
Post a Comment