Showing posts with label marrazkiak. Show all posts
Showing posts with label marrazkiak. Show all posts

2012/05/08

Osama-Obama

Aspaldion telebistan ikusten dogu telesail amerikar bat, Brothers en Sisters dau izena, eta asko gustetan jaku. Atzo, Kitty Walker-ek (Ally McBeal), jakin dau minbizia daukala. Aukera bi ditu, Europatik datorren tratamentu berri baterako Bostonera joan, edo Californian gelditu kimio egiten. Emozionaturik, Nekanek deitu daust salara joateko: "Ama, arin, etorri, Kitty-k minbizia deko". Umeak hasi dira eztabaidatzen: ea kimio ala Herzeptin izango dan hartuko dauana, eta ea jausiko jakon ulea. Emoten dau ilusioa egiten jakiela, hain glamorosoa den Kitty Walker, bere senar senadoreagaz, nire moduan ule barik gelditzea...


Hace un tiempo que seguimos una serie americana que nos recomendó Sara: Brothers and Sisters. Nos encanta, y estamos a pie de tele tan pronto como podemos después de cenar. En el capítulo de ayer, Kitty Walker, una de la protagonistas (Ally McBeal), se entera de que tiene cáncer.
Tiene dos opciones: irse a Boston a seguir un tratamiento pionero que viene de Europa, a base de una medicación que afecta al corazón (¡cómo me recordó al Herceptín!), o seguir la quimio tradicional desde su residencia en California, donde su marido aspira a ser senador.
A las niñas les encanta el tema del cáncer y me gritaron desde la sala: "Ama, ven, que Kitty tiene cáncer" y a continuación Nekane: "De los malos". Mientras lo veíamos ellas hablaban de que podría ir a Boston después de la quimio en California, como si fuera Herceptin, y si se le caería el pelo. Me dio la impresión, oyéndoles, tan entusiamadas, de que les hacía ilusión que a alguien tan glamoroso como Kitty Walker se le cayera el pelo, como a mi.

Eta amerikarrekin jarraituz, hau topatu dot idatzita paper batean: Orain dela urtebete holan kontatzen eban Nekanek Osama Bin Laden-en hilketa:
"Ba.... izan zan Osama batek hartu zituela bi helikoptero eta apurtu ebazan bi gaztelu.
Gero egon ziren 10 urte bere bila eta bera bizi zan etxe handi batean. Han topatu eban eta Obamak esan eban bera hiltzeko. Hil eben eta gero errekara bota".


Y siguiendo con los americanos, ordenando papeles, he encontrado uno de hace exactamente un año con el relato de Nekane de la muerte de Osama Bin Laden:
"Pues, había una vez un hombre que se llamaba Osama que cogió dos helicópteros y derrumbó con ellos dos castillos.
Luego estuvieron 10 años buscándole y él estaba en una casa muy grande. Allí le encontraron y Obama dijo que había que matarle. Le mataron y le echaron al río".

Ahaztu jatan: gaur hirugarren Herzeptin tokatzen jat. Honegaz bakarrik gelditzen dira 15.
Y a todo esto, hoy me toca la tercera toma de Herceptín. Con esta sólo quedan 15.

2011/10/13

Gaixo direnentzako opariak

Opariak ekarri eustazan klinikara. Ondo izateko marrazkiak dira, mosu bategaz emondakoak, gainera
Hau etorkizunari egindako keinua ei da.
Eta gure zeruko izar koloretsuak. Espero dot ez izatea bizitza honen osteko zeruarenak, ez dau emoten ezta?

2010/11/17

Erropak eta aroak

Urtearoak erropen arabera: Udagoiena, udaberria, negua eta uda. Goikoak Olatzerenak, behekoak, barriz, Nekanerenak.

2010/10/26

Ordenatzen eta garbitzen agertzen direnak

Beti nabil etxetik gauzak batzen, eta batzen dodan bakoitzean agertzen dira marrazkiak. Beti ditut kutxa handi bi prest(ume bakoitzarentzat bat), urtean zehar agertzen diren marrazkia eta idazlanakgordetzeko. Horretaz gain, euretariko pila bat eskaneaturik daukadaz. Eskaneatuz gero, ziurtatzen da ez direla errez galduko, eta gainera, ez ditue marrazkiok koloreak galtzen. Esango neuke, gehiago ez ba dira, 500 bat marrazki eskaneaturik ditudala dagoeneko. Gaur bi gehiago.

Olatzerena da hau. Gehienetan paisaiak egiten ditu.


Hau, barriz, Nekanerena. Berak pertsonaiak egiten ditu gehienetan: bere lagunak, lengusinak...edo famliakoak.

2010/09/21

Atzamarren margazkiak


Paulak udan oparitu euskun liburuan agertzen den teknika erabili dogu: tenperak igurtziz baieta batean, bertan buzti atzamarra kolore bakoitzean eta plasmatu orrian.
Pilaren umeek, Bajo el diente de león blogean pasa dan astean erabili eban sistema askoz hobea da, sigiluen tinta erabiliz, hain zuzen, baina guk ez genduezan euki, eta gauzak badakizu zelan egiten diren gure etxean, atrapalaka eta arineketan gogoa behin betiko desagertu baino lehen.





Olatzeren gai kutuna marrazkiak egiteko familia izan da. Beti agertzen gara gur laurok, pozik dirudien jarrera batean, eta beti naturan, eguzkitan eta lora artean, edo bestela Txakusinen.

2010/03/02

Marrazkiak

Marrazkiak from Madalen Goiria on Vimeo.



Neskek ondino daukie gogoko egitea marrazkiak, postalak eta beste mezuak, lagunentzat edo familiakoentzat .
Abestia Van Morrison-ena da, baina bertsioa Scott Ainslie-rena da


2010/02/13

Biharko: San Balendin



"1. San Balentin egun ona, aita, ama eta Nekane. Nik liburu hau egin dotzuet gogoratzeko leengo gauzak, adibidez ni jaio nintzenean kristalezko kutxa baten egoten nintzela, Nekane jaio zanean ni aitagaz joan nintzela ospitalera eta Nekaneri patada bat emon notzetela eta olango gauzak."

"2. Ementze dekozue marrazki bat nik Nekaneri parada bat jo (notzetenean) oztean jaio zanean."



Olatzek San Balendin egunerako liburutxo bat egin dau. Bertan agertzen da zelan jaio zan bera, eta gero Nekane jaio zanean, zelan ostiko bat emon eutson ospitalean eta amaitzeko, ze pozik dagoen gugaz bizitzen.

2010/01/30

My portrait




Olatzek honelako erretratoa egin eustan pasa dan astean. Ni ordenagailuan nengoan, antijuak ipinita, eta berak esan eustan: "lan egin zeinke baina ez mugitu asko".
Emaitzak gogorarazten daust, txikitan6 eta 4 zenbakiakaz marrazten nituen arpegiak, esanez: "El 6 y el 4 la cara de tu retrato". Hemen, barriz, aurpegia alderantziz dago.

2010/01/14

Satorra eta mundua

...............................
Danak dira Olatzeren gauzak, egun baten egindakoak, eta pentsatu neban eskaneatzea. Gero eta marrazki gitxiago egiten ditut. Pena emoten daust fase hori amaitzea, ze asko gustatzen jatazan berak egindako marrazkiak.
Hau satorra da.

Eta hau mundua

...............................



...............................

Eta azkenik Olatzeren asmo onak nireganako

2009/11/02

Marrazkiak


Bertan agertzen dira euren margoztutako pistak altxorraren jokora olgetako. Pista bakoitza toki bat da, eta jarraitu ezkero oparia eskuratu daiteke. Matxalen eta Maitegaz makina bider olgetan eben honetara.

2009/11/01

Halloween-eko marrazkiak


Normala da eurei gehiago gustatea Halloween, Domusantu eguna baino. Halloween eurentzat da mozorratzea, sorginak, gauza bildurgarriak eta pelikulen modukoak... normala!!! . Zapatuan euki eben Halloween tailerra Zelaieta Zentroan, antzerki ta guzti.
Gainera Halloweeb jatorriz, euskal jaia izan zan be, beste Europako hainbat tokietan izan zan moduan, ikus Sustatu-n agertutako artikulu hau.

2009/08/01

Amaren gaueko zereginak

Olatzek marrazki zoragarri hau egin daust erenegun. Oso polita da eta nire ustez ikutu ejiptiarra dauka, albotik ikusten dalako irudia. Oraindik gustokoa dau margoztea eta marraztea eta niri (zer esango dau bere amak!!!) gero eta gehiago gustatzen jataz egiten dituen irudiak.


HAUXE EGITEN DAU AMAK GAUEAN:

Lehengo ordenagailuagaz ibiltzen da


Eta bigarren irakurri




2009/06/12

Hondartzan

Ze politak diren hondartzako marrazkiak!!
Urtero egiten ditue, beharbada ikasturtearen hasieran kontatzeko zer egin daben udan...



Olatz (4-5 urte). Uda horretan Lagan egon ginan

Olatz (5-6 urte). Uda honetan Menorcan egon ginen

Hau Nekanena da (5-6 urte). uda honetan Cadiz-en egon ginen oporretan

Honek biak Olatzerenak, 1. mailan (6-7 urte). Menorcan egon ginen uda horretan

Honek eskolan egindako marrazkiak dira. Eskolan egindako marrazkiak zoragarriak dira, oso ondo landuta eta amaituta. Etxean ez dabez beti amaitzen marrazkiak, eta gainera ez jakie gustetan amaitzea gauza bat, bertan behera itzi ba dabe aldez aurretik. Olatzek pasa da astean hgori esan eustan: "Ama , niri ez jat gustetan amaitzea!" Baina eskolan hori egitea lortzen dabe, eta ez da gitxi...

2009/05/29

Altxorraren jolasa










Uda guztietan jolastu izan dabe euren legusinekaz altxorretara. Batek, altxor gordetzaileak, asmatu behar izan eban opari bat, eta ostondu nonon. Gero pistak margoztu eta paperak eskutatu bartan agertzen dan lekuan.lehen topatzen dauna gelditzen da altxorragaz.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...