2007/11/28

Usual suspects


Gero eta susmagarriagoa ei da euskara jakitea. Alde batetik, sortarazten da zalantza politikoa: ..."Euskara badaki, ez ete da ezker abertzalekoa izango?". Frogaren sama aldatuz, euskara dakienak forgatu behar dau ez dela ezker abertzalekoa, ..."ez da hala ba Garzon jauna?".
Beste aldetik, lan eginez gero, batez ere Herri Administrazioan, euskara jakiteak esan nahi dau ez dozula postu horrek eskatzen dituen beste eskakizunak ziuraski betetzen,... zergaitik? Euskara dalako zure merezimendu bakarra, alderantzizkoa frogatzen ez dozuen bitartean. Gaztelania hutsa dakienak, berriz, ez dau frogatu behar beste jatituriarik daukanik, suposatzen da kristolako merezimenduak dituela gainditu badau, bere meritu bakarrekin horrelako desabaintailako izugarrizko egoera, Titan bat bezala, ohorea, adorea eta indarra suposatzen jako.

1 comment:

Anonymous said...

Terrible.

Irakurri dodanean esaten dozuna,...Epaile horri ez dago ezer frogatu beharrik, alperrik dalako !!!!
Nik konprobatuta daukat lanean elebidunak garenak ( orain bategaz telefonoz euskeraz, jarraian jendaurrean besteagaz erderaz,... ) burua ariñago darabilgula elebakarrak baino. Erdera hutsean dabilenak nigatik jarraitu ahal dau bizitza osoan: CONSIDERANDO,CONSIDERANDO, CONSIDERANDO, CONSIDERANDO,....irakurlea aspertu arte.
Eta handik mende batera enteratzen dira gerundioak baztertu behar dirala... Ez omen dabe euren gaztelania orraztu behar...
Ez esan inori baina sarritan euskerazkoa hobeto ulertzen da. Suerte txarra elebakarrena, elebidunak begi bakoitza textuaren zutabe bakoitzera bialdu ahal dogu...... Garzon enteratzen bada Audientzia nazionalera barik ONCEra bialduko gaitu elebidunok...

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...