Azkenean joan ginan Durangoko Azokara. Han Plateruanean egin zuen Ruperrek kantaldi txikitxoa Sarrionandiaren kanta bigaz, euren artean bat Ibaizabal ibaiari egindako kanta zoragarria, erbestetik idazten den horretakoa. Zelako kasualitatea, Iurretako aparkalekutik, azokara giñoiazala, oinez zubiaren gainetik, eta Ibaizabal errekaren gainetik pasatzerakoan, umeakaz egin genduen berba Ibaizabal errekaren gainean. Eta zelan garbiago doala orain, gure ume denporetan baino, eta ze zabala dan, eta orduan esan neutsen umeei horregaitik deitzen dala Ibaizabal, Otxandio, hotz handia egiten daualako, Otxandio deitzen dala, horregaitik Ibaizabal, ibai zabala delako deitzen da Ibaizabal, eta barre egin genduan.
Gero, han, Plateruanean, Edortagaz egon ginan eta baita ezagutu bere lagun alemaniar bat. Bai egun zoragarria, gero Azokan bertan, zoragarria benetan, majikoa da gura azoka.
Long life Durangoko Azoka
Gero, han, Plateruanean, Edortagaz egon ginan eta baita ezagutu bere lagun alemaniar bat. Bai egun zoragarria, gero Azokan bertan, zoragarria benetan, majikoa da gura azoka.
Long life Durangoko Azoka
No comments:
Post a Comment