Zerk emoten deusku bizipoza? Nik gauza bat esan beharko baneu, da norbera zertan dan ona, gauza horretxetan jarduteko aukera eukiteak. Danok, gutariko ganorabakoenak be, daukagu dohain bat, abilidaderen bat, eta horitxe praktikan ipinita gara zoriontsu; eta ostera, abilidade hori erabili ezin
badogu gara zoritxarreko, "Piano jotzailea" pelikulako protagonista legez, egunak joan eta egunak etorri piano bat ondoan euki eta jo ezinda.
Hau zertara dator, eta da orain dala gitxi interneten nabigatzen nengoala hauxe jakin dodala: Bizkaiko Sopela herrian badagoela AC/DC taldeko kide Angus Young- i egindako monumentu bat, estatua bat, hain zuzen. Merezi dau!
Munduan lagun asko egongo dira euren dohainak aurrera eroateko suertea daukenak, eta duda barik, bat Angus da: berarena bai bizipoza bere dohain "elektrikoa" erakutsi dauan bakoitzean, eta bizipoz hori entzuleei kutsatu deutsen guztietan.
Nire lankide Xabik ekarri deust Sopelatik argazki hau, Angus su eta garrean erakusten dauena beraren espezialitatea egiten: esku bakarragaz gitarra soloa jotzen. Baina argazki bat gitxi da soinuagaz eta mugimenduagaz entzulea liluratzen dauan morroi hau erakusteko: gaur asteguna bada eta gauza aspergarrietara lotuta bazagoz, jo egizu, irakurle, Youtubera, eta bilatu bertan ACDC Thunderstruck: musikako ekaitz batek harrapatuko zaitu berehala!
badogu gara zoritxarreko, "Piano jotzailea" pelikulako protagonista legez, egunak joan eta egunak etorri piano bat ondoan euki eta jo ezinda.Hau zertara dator, eta da orain dala gitxi interneten nabigatzen nengoala hauxe jakin dodala: Bizkaiko Sopela herrian badagoela AC/DC taldeko kide Angus Young- i egindako monumentu bat, estatua bat, hain zuzen. Merezi dau!
Munduan lagun asko egongo dira euren dohainak aurrera eroateko suertea daukenak, eta duda barik, bat Angus da: berarena bai bizipoza bere dohain "elektrikoa" erakutsi dauan bakoitzean, eta bizipoz hori entzuleei kutsatu deutsen guztietan.
Nire lankide Xabik ekarri deust Sopelatik argazki hau, Angus su eta garrean erakusten dauena beraren espezialitatea egiten: esku bakarragaz gitarra soloa jotzen. Baina argazki bat gitxi da soinuagaz eta mugimenduagaz entzulea liluratzen dauan morroi hau erakusteko: gaur asteguna bada eta gauza aspergarrietara lotuta bazagoz, jo egizu, irakurle, Youtubera, eta bilatu bertan ACDC Thunderstruck: musikako ekaitz batek harrapatuko zaitu berehala!
No comments:
Post a Comment