Hotza datorrenerako, ez dago baba gorriak lakorik. Plater bat janez gero, egun osorako energia jaso dozu.
Eta hotza eta energiaz nabilela berba egiten beitu ze gauza bitxia gertatu jakun atzo gasoieko galdaragaz!. Pasa dan domekan ezin genduan ura berotu, etxeko gasoileko galdara indar barik ebilelako. Gure konpontzaile ofizialari (Saunier Duval) deitu geutson, eta etorri egin zan tipo bat, 30 euro kobratu zeuena urteeragatik eta ez eban ezer egin. "Bihar etorriko naz pieza bategaz, topatzen badot, ze zahar horrek itxura eskasa dauko". Galdara bera nahiko zaharra da (16 urteren bat eukiko ditu).
Gure galdara Trianco Boilerr da, Sheffield-ekoa, eta gainera pedigree deko, aurrekaldean erakusten daualako Royal Family´s coat of arms, adierazteko galdara hau Royal Famlyk be erabili edo gomendatzen dabela.


Saunier Duval-ekoak deitu ebanean esateko ez eukala piezarik eta guk bizitza topatzeko pentsatu neban "Enough is enough". Momentu horretan erabaki neban galdara berri bat jartzea. Horretarako joan nintzen nire iturgintzako herriko denda, betidanikoa, Blankirena, hain zuzen, eta bere alabak, Elik, bialdu eustan Emilio, neurriak hartzeko, eta erabakitzeko zein izango zen galdararik onena horretarako. Ba Emiliok momentu baten konpondu eustan galdara, eta gainera ez eustan ezer kobratu gura. Zeharo eskertuta nago, Emilio, zuretzat post hau.
1 comment:
Biba Emilio eta bere genetika berekoak. Trenean Bilbora noiala lehengoan, gizon nagusi bi horretaz jardun eben, galdaren kontura, ke si vino el tekniko y me cobro y no me hizo nada, ke si es mejor un hojalatero ( berba hori denboratxua entzun barik)conocido....
ONDORIOA: pon un Emilio en tu vida !!!!
Post a Comment