Bloga daukat, hain zaharra al naiz?
Konturatzerako zahartu egiten zara: 2004 inguruan bloga sortu zenuen, munduan zegoen gauzarik modernoena zelakoan: deitu zioten bitartekorik gabeko kazetaritza; hitz egin zen benetako informazio askatasunaz; eta zu, gorantz begira, utopia hori gertuago zegoelako ustean. Baina pasa dira bost urte, Wired aldizkarian Paul Boutinek idatzitako artikulu bat irakurri eta, kamarada, gauzak nola aldatzen diren ikusi duzu.
“Zeure bloga idazten hasi behar al duzu? –dio artikuluaren hasierak– Hona lagun baten aholkua: ez egin. Eta honezkero bloga baldin badaukazu, kendu entxufea”.
Orain Twitter, Facebook eta antzekoen garaia bizi dugu, sare sozialen aroa, Interneteko azken zurrunbilo eroa; eta, Boutinek dioenez, blogek berrikuntzaren treneko txartela galdu dute. Zergatik?
Izugarri gustatu jat titulua. Orain, antza, modan dagoena da gitxi idaztea. Horregaitik izango da Xabier Amurizak bere "Madalenarik gabe"blogari "blog alferra" deitu izatea? edo ez delako bere asmoa ezer idaztea, izango da...
2009/01/19
Argiaren argitasunak
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
Diario de la mujer sencilla (313)
Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...
-
Para Hoy 18 de marzo de 2011 Afuera de mi ventana... Día lluvioso pero nada frío, casi primaveral. Estoy pensando... en que hoy que t...
-
Para Hoy ... 24 de febrero de 2011 Afuera de mi ventana... Solazo, y así va a estar todo el día. Parece por este diario que los viern...
-
Etxeko txokoak deitzen da nire proposamena domeketarako. Domekak nahiko egun etxetiar direnez, egokia ikusten dot gordetzea post bat sartzek...
1 comment:
Amurizak gitxi idatzi?
Blogean izango da... orain arte asko. Eta orain hartu duen proiektuan... egunak eta egunak eman beharko ditu idazten.
Guk gauak eta gauak ditugu bere sorkuntza irakurtzeko.
Dena ez da bloga, dena ez da fashion.... literatura oraindik, gehiago da.
Post a Comment