Gaurko... 2009ko ekainaren 16
Nire lehiotik: eguzkia eta euria tarteka,egun polita kalean, bedarra luzeegia dagoeneko, ebaki beharko da, beti dago lana egiteko.
Zer ari naiz pentsatzen, berandu da eta joan beharko da ohera,umeak be lo dagoz sofasean.
Zein dira ikasten dugun lekuak, etxean gagozanean egongela eta kalean gagozenean etartea edo autoan, edozein leku da ikastekoa eurentzat.
Eskerturik nago...oraindik lana dekodala eta ez dot uste arazorik eukiko dodanik mantentzeko, oso txarto dagoz gauzak inguruan, eta ezkertuta nago benetan.
Ezkaratzatik platerak eta harrikoa egin barik, ezkaratzatik beti dator lan eta zeregina.
Jantzirik nago pijama eta batagaz, zapatilakaz, noski.
Irakurtzen ari naiz lanerako liburu bat, Homeschool Open House asko luzatzen naz liburuekaz egunokaz.
Zeren zain nago ba ez dakit, egunean-egunean bizi naiz, eta ez dekot ezer buruan zain egoteko, behar bada uda etorteko eta umeekaz etxean gelditzeko egun ososa, eurek behintzat desietan dagoz.
Zer ari naiz kreatzen ordenatzen, beti bezala, beraz kreatzen giro egokia armonian bizi ahal izateko.
Zer nago entzuten Ice Ageren pelikularen ahotsak eta te egiteko ura irikiten.
Etxe osoan zehar lasaitasuna, baina pixka bat bere kaixan utziz gero lana eta batu beharra, lurretik ixten dabezalako gauza guztiak.
Nire gauza kutunenetariko bat...Sua eginda eukitea iluntzeko orduetan, nahiz eta kanpoan hotzik egon ez.
Plan batzuk datorren astebururako, domekan Athleticen entrenoa ikustera joatea.
Hemen dozue atsegin dudan argazki hau: Etxe aurrean topatu genduan koitadua lehengo egunean. Gaztea ondino, ez ekien ondo hegaz egiten.

3 comments:
Bi gauzatxo bakarrik:
bat, buztanikaria edo eperdikari horia da nire ustez.
Herri eta ziudadetan zuria da gehien ikusten dana, buztanikara zuria baina erreka eta basoetan horia.
Bigarrena: maiatza barik iraila jarri dozu datan, eta hasieran pentsatu dot blogeko sarrera zahar bat zala,.....
Hau horia da ezta?, ala ez da buzten ikara?.
Dataren gainean, holan ipini dot nik jartzeko,lehengo hilea eta gero eguna. Beraz, iraila barik, maiatza da, baina 9a. Liososa ezta?Eskerrik asko eta egunon, anonimotxo hori
Tira! aldatu dot dataren itxura, orain hobeto ulertzen da?
Post a Comment