
Olatzek, atzo, Leioatik etorten esan eustan zergaitik ez dauen homeschooler izan gura. Holan hasi zan elkarrizketa.
- Olatzek: Ama, nik ez dot gura izan hori...
- Nik: Zer ez dozu gura?
- Olatzek: Hori eskolara ez doazenak...
- Nik: Homeschool
- Olatzek: Hori, homeschool. Ze ez neuke dekodazan beste lagukin eukiko. Gainera nagusi batzuk be esagutu dodaz, nahiko barregarriak, maisu eta anderinoen artean. Zuk be ez zeunkez eukiko dozuzan lagunak, nire eskolako lagunen amak.
- Nik: Eta janaria?
-Olatzek: Hori bardin da, eskolan zein etxean. Baina etxean ezin izango neuke jan da gero urten eta lagunekaz jolastu.
- Nik: Eta besterik?
- Olatzek: Ba...ez dot gura etxean azpertu gura. Etxean egun osoan azpertuko nintzen.
- Nik: Eta eskolan ez zara azpertzen.
- Olatzek: Ke ba! Han mutilak hasten dira lelokeriak egiten eta barre egiten dozu. Niri gustetan jat eskola, oso ondo dago, eta hori da dana.
- Nik: Ba homeschool eginez gero telebista gehiago ikusiko zeunke
- Olatzek: Bai, baina telebista ez da garrantzitsua
- Nik: Eta non ikasiko zeunke gehiago?
- Olatzek: Eskolan gehiago, Han ikasten dozu inguru asko. Adibidez munduan dagozan gauzak...
- Olatzek: Ez dago txarto egiteko oporretan (homeschool), udan zein neguan, baina gero amaitzen direnean oso ondo dago eskola
1 comment:
Ba orduan, mobidu bez asuntua, itxi gauzak dagozen bezela,....
ze..... a zer alaba parea !!!!
(kasu honetan ezin dot esan karakola eta barea.)
Eguerdirarte!!!!!!
Post a Comment