2009/08/30

Hama Beads (II)














Hama Beads bigarrena da hau ze ihaz Hama Beads-ei eskainitako beste sarrera bat egin neban. Orduan kontetan neban zelan urtu neban plantxagaz egindako margoa. Horregaitik umeek ez eben gehiago egin Hama Beads eskulana. Baina aurten, barriro ikusi ditue tramankuiluak eta atara ditue beste aukera bat emoteko ditxosozko Hama Beads-ei.
Esku txikitxu potolo horrek zatitxuak egiten....jateko modukoak dira!!
Orduko sarreratik hona aldaketak egon dira, umeak handiagoak dira, hori beti, eta ni zaharragoa, naiz eta hori ez izan horren esanguretsu, baian bai dago nabarmen aldaketa bat. Argazkiok, Canon kamaragaz hartuta dagoz eta hori igertzen da. Gainera, Ameriketako blogetatik kopiaturik, hartu dot plano hurbiletatik argazkiak ataratzeko joera. Ikasten nabil, ez dago dudarik, gauza da emaitza horren izugarria dan ala ez.

No comments:

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...