Atzo landara mintegira joan ginan Nekane ta biok, nik deitzen dautset "garden zenterra", horma zulagailuari "blackandekerra"deitzen dodan moduan, eta holan doa nire englisheuskainola.
Manchesterren zeharo maite neban gardenzenterrera joatea, han orduak emoten nituen, nire etxe txikitxoaren lorategi polita hornitzeko. Orain ez da bardina, Gernikako bidean dagoenera joaten naz lantzean behin baina ez da zirrara bardina. Barruan zeozer aldatu da.
2 comments:
guk gardenzenterra dekogu uribe kostan eta "gardenzenterrera noia" esaten dogu be.
Uda aurretik egon nintzan ama eta izekoagaz, eta landara txikerrak erosi nebazan merketxuenak ziralako. Nahiko palerotxoak dira... Lorak ondo, danak ernetu eta uda osoan egon dira loratan. Aurten poda egin, eta neguan belar sikuagaz mantenduko dodaz, udaberrian berriz ere landare horretatik lora berriak urten daitezen eta ez dot hurrengo udarako lora berriak erosi behar.Desarrollo sostenible deituko jako horri?
Pozten naz, ba, orduan pentsetan dozu gureak be aurrera egingo dabela?. Bedar sikuakaz babesten dozuz leietatik?. Ez da idea txarra. Mosuak
Post a Comment