2009/10/13

BILLABONG Surfeko Txapelketa Mundakan

Oso ezaguna da Mundakako ezker olatua, eta horregaitik munduko Surf Txapelketako zirkuitoan dago herri zoragarri honen Billabong froga. Atzoko eguraldi euritsu eta aizetsuak lagundu eutson itsasoari et bertatik ikusi ahal izan genduzan surflariak akzioan.

Mundakara goizetik heldu ginan euri zaparrada batean.




Portuaren inguruan altxatu da herria

Mundakako herria nire kutunetarikoa, han dekot Edorta Jimenez laguna eta hara eroan dodaz beti lagunak Inglaterratik etorri izan direnean.

Oraingoan surfa izan da joateko arrazoia eta ez gara damutu.


Naiz eta goizean euritsu eta motela hasi eguna joan da argitzen, arratsalde zoragarria egiteko azkenean
Bazkaria La Fondan egin genduan: pernila, kroketak, ganbak, begi handiak eta lebatza, Marqués de Griñón-eko ardo botila bategaz. Ezin hobea jatetxe horren sukaldea.








Agur Mundaka, bertan ahaztu doguz guardasolak, baina bueltatuko gara.

2 comments:

Anonymous said...

Ze ondo Mundakan !!
Kasualitadez ni be gaur lanetik irten eta Sopelako finala ikusten, brasildarrak irabazi dau buruz burukoa.
Ez dekot argazkirik, kamararik ez dot eroan, horregatik naz ni anonimo !!

Eup !

Madalen Goiria said...

Bai horixe, baina Sopelan txarto be ez, ezta?. Atara kamara etxetik, konde!! Mosutxuak

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...