2009/10/30

Halloween ala hilerrin?

Gaur, kanposantuan egon naz, eta itzelezko aktibitatea topatu dot han goiz goizetik, pintoreak, jendea hilobiak apaintzen eta danak harriturik argazkiak ataratzen egon nazalako, eta ez garbitzen edo apaintzen. Migel pintoreagaz egon naz berba egiten eta atsegina izan da.

Gauza interesgarriak topatu ditut, adibidez, Valet izeneko azpiragailuen lantegiak panteoi bi dekoz, bat familiarentzat eta bestea langileentzat. Beste aldetik, panteoiek aurrerkaldetik ditue apaingarri guztiak, atzekaldik barriz, bare-bareak dira.

Badira kolektiboak direnak...

Eta badira adosatuak...

Bizion herrietan moduan, batzuk bizi dira abaraska moduko etxebizitza txikietan eta beste batzuk txaletetan. Klase ezberdinak, txiroak eta aberatsak, bertokoak eta etorritakoak, tradizioa eta berrikuntza, inon baino gehiago islatzen da hilerrian.

Panteoi guztien abizenak euskaldunak dira....

Eta gurutze xume hau agin baten azpian dago

Honek dira antxineko sarkofagoak... ez daukie izenik

Emakume bat garbitzen bere familiako baten hilobia, senarra agian?

Gogorren hilobiak beti ditu lorak

Hau kanposantuaren sarreraren eskumaldean dago, lorez inguraturik (ziklamenak)

Ze bakarrik gelditzen diren hildakoak



2 comments:

Itx said...

Kanposantuen mobida hau EH-n oso kulturala dala bistakoa da, baia ni hiltzean nire gorpue erretea nahi dot: konpliziño barik, erre eta errautsak hortik bota, edozein iskiñatan. Ahalik eta lan gitxien ixtea da nire nahia.

Gaiñera, gure familiaren panteoian etorkizun osoa pasetea tortura bat izango litzake niretzat. Horregaitik, Marina D'Or -Ciudad de Vacaciones-en neure apartamentuari uko ein deutsat nik! Jajaja!
Imaginetan dotaz pariente guztiek han egun osoan eztabaidaka panteoi barruen, apaletik apalera zarata baten. Eso no es descanso para la vida eterna!! jajaja!!

Salud.
Itx

PD: aurten familiako panteoia barriztu dabie eta neoizko argiek baño ez jakozela falta komentau dostie!!

Madalen Goiria said...

Horretaz bebai ohartu naz, kanposantuetan ez dagoela publizitaterik, ez propagandarik ez neoizko argirik!!.
Ez naz konturatu zuenaz aurretik pasatzerakoak, lastima!!!
Mosuak, eta disfrutatu ondino asko falta jatzu azken egunerarte.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...