

Beti ezagutu dot landara hau soloan. Eta askotan hartu izan dot txikitan dendatara olgetako. Guretzat zan azalora, eta etxetxuetan prestatzerakoan lapikoan sartzen genduzan mordoak egozteko.
Liburu honetan topatzen ditut lorak erreztasun osoz.
Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...
4 comments:
Hara, euskeraz ez nekien lora hori milua zenik, nik be txikitatik ezagutu eta jolastu dogu beragaz.
Lora hau ez da ezertarako erabiltzen, sendabelarren munduan diñot. Baina ba da beste bat, oso antzekoa dana, milorria deitzen dana, bi espezie (lora zuriak eta lora larrosak)ikusi dodaz gure kostaldean eta hartu eta sikatu ere bai. Mantzanilla baino hobea da.Jendea liatzen da bata eta besteagaz, baina errez ezberdintzen dira, perretxikoak bezela. Miluak usain desatsegina dauka, Mentxuk esaten euskun: huele a pies.Milorriak berriz, usain atsegina
Kaixo, zer moduz? Egia da oso usain desatsegina deko, niri ez jat bape gustetan. Pentsetan dot hinojo deitzen dala gazteleraz.
Egiten zenduen azalora beragaz, gure moduan? Orduko denborak!!!Mosuak eta ondo segi Ltxo
Ez nik ez neban lora hori gustoko jolasteko. Ebagitzeko be gogorra zan eta atzamarretan min emoten eban.
Hinojoaren familiakoa izango da, baina hinojoa beste bat erabiltzen da senbabelar munduan, anisatua, anis usaina daukana. Asko dakitenak hinojoa uste dut zorrien kontra erabiltzen dabela,....
Egia da, ebaitzerakoan, eskuekaz bakarrik egin ezkero, batzuetan egiten zenduan min atzamarretan, horregaitik ebagitzen genduan harri zorrotz bategaz.
Anisekoa zein doñozun badakit eta sukaldaritzan be erabiltzen da, ezta?.
Badago beste bat hinojo familiakoa, zikuta, eta horrek ba deko usain txarra, gero!!!
Mosuak
Post a Comment