El amparo.Amaren sukaldaritzako betiko liburua da, eta orain nik daukat. Gaur egun gaitza da
erabiltzeko, neurriak eta osagarriengatik, baina oraindik noizean behin begiratzen dot errezeta bat edo beste.Umeakaz egiteko gauzak Pirritx eta Porrotxena Sukaldean erabiltzen dot, hobe esanda, dogu..
. Orain arte behintzat, gehien bat gailetak eta pastelak egin doguz .Momentu honetan ez daukat eskuartean,
baina oso ona da Guria jatetzearen errezeta liburua. Hauxe da amak erabiltzen dauna gaur egun.Eta gehien erabiltzen dodana momentuz Ana Mª Caleraren La Cocina vasca, da, hitzaurrea Jose Mª Busca Isusurena da eta hori kalitatezko bermea da.
La cocina tradicional vasca liburua ez dot hasi oraindik erabiltzen.

Baina udaberri honetan jausiko da. Lar lanpeturik ibili naz neguan berrizten ibiltzeko
2 comments:
argazkian ikusitako batzuk nire amaren etxean egon dira beti, la cocina vasca, la cocina de Nicolasa,... herri honetan enziklopediak barik zeinek ez dauka sukalde libururik etxean?
Honek be batzuk amaren ezkaratzatik datoz, ez pentsatu, besteak barriz opari bikainak dira.
Post a Comment