2010/06/03

Lewin Carroll-en bidetik: orain matematika



Silviak Charlotte Mason...en Español, blogean oso gai interesgarria proposatzen dau: Zelan moldatzen gara matematikarekin?. Egunokaz, askotan pentsatzen dot horretaz, batez ere Olatzek pasa dan astean matematika azterketa batean "ez nahiko" atara ebanetik. Beraz, bueltatxo emon gura dautset gaiari. Silviak bere blogean, parte hartzaileen erantzunak argitaratzen dituen bitartean, hauxe da nire hausnarketa, atzo gertatutako gauza biren arabera:


1. Unibertsitateko liburutegira joan nintzen nire ikerterako liburuen bila, eta hara non topatzen dodan hau: Robert Fisher-en Juegos para pensar izenekoa.
Ondo iruditu jatan hasieratik etxean, automobilean edo bidaietan jokoak egiteko, eta hori buruan neukala, hartu neban liburua.

2. Hori goizean zan, gero arratsaldean U-atara joan ginan patinetan ibilteko eta han elkartu ziren Olatzeren gelako neska-mutil batuzk. Berbetan gengozala, euretariko baten amak esan eustan arratsalde horretan bertan, etxeko lanak egiterakoan, honelako buruketa egin behar ebela:
Hiru ume dira, eta euren artean honela banatzen behar dira 12 txokolatin:
Ume txiki bientzat kopuru berdina, eta hirugarrenari, besteei baino hiru txokolatin gutxiago.

Ze eragiketa matematiko egin behar dira hori asmatzeko? kontuan izanik, eurek ekuazioak ondino ez dabezala egiten. Argi dago emaitza, baina 12 txokolatin barik, ba dira 186, orduan zelan egiten dogu?

Ba, horretan egon ginen, ama biak eta umeak, euren eskolakoak eta beste eskola beteko beste neska bi, hogei bat minutu eragiketa metematiko pentsetan eta bide ezberdinak esaten. 12 zati hiru...eta gero? Utzi egin eutsien olgeteari, eta matematikaz pentsatzen egon ginen danok. Gero eta gehiago gustatzen jataz matematikak!
Gero etxean makarroiekaz egin genduan buruketa.

4 comments:

Madalen Goiria said...

He pasado el texto por el traductor y es que es un poema!!! Esta es otra traducción posible:
Por la senda de Lewis Carroll: ahora matemáticas.
Silvia nos propone una reflexión sobre las matemáticas en su blog, y como me ha parecido interesante, en espera de las respuestas, que seguro llegarán muchas con este tema, me lanzo a dar mi reflexión. la verdad es que desde que Olatz sacó un suspenso en una prueba de matemáticas la semana pasada me intriga más el tema.
Cuento que ayer me pasaron dos cosas relacionadas:
1. Fui a la biblioteca de la Uni a por unos libros para la investigación y me encuentro con éste... Me parece de primeras interesante para jugar en viajes, en vacaciones... no sé lo cojo.
2. A la tarde nos vamos a patinar a la U. Allí nos encontramos con más críos, la mayoría de la clase de Olatz, y la madre de uno de ellos me coemnta que esa tarde haciendo los deberes, estaba este problema. "Tres niños se reparten 12 chocolatines, de este modo: los dos pequeños la misma cantidad, el mayor tres menos"
Está clara la respuesta, pero cuáles son las operaciones matemáticas para llegar a ella?.Porque si en vez de ser 12 chocolatines son 186 ¿Cómo lo hacemos? Y según estábamos ella y yo dándole vueltas al coco, vemos que los críos dejan de patinar,y se vienen de uno en uno a pensar qué operaciones serán. 12 dividido entre tres... ¿Y luego?...Así hemos estado 20 minutos más entretenidos que patinando.
Luego Olatz y yo hemos hecho el problema en casa con macarrones.

Anonymous said...

Ni pasata nago hortik.Nire semearen garaian egoera arrunt guztiak baliatzen nebazan matematiketarako. Bai karamelu dendan,ogidendan, etxean, hondartzan, dana bihurtu leike adibide.Normalean marrazki bidez egitea da errezena, hiru ume marraztu eta hamabi txokolatin. Ondoren Olatzek bere logika erabiliko dau,multzoka.....Asuntoa da umea ez dadila estutu. Txao poxpolintxu.

filo said...

tutxé anonymous,zurekin bat eitten dot,ez ta umie estutu bier, Perelman, errusiar matematikaria, munduko gizonik burutsuena (hori diñue behintzat), "la conjetura de Poincaré" argittu ein deuena, halako "sekta" matematikazale baten barruen bizi ei zan bere familian, azkeneko barrixek erdi zoro, antisozial eta bakarti bat dala diñue

Madalen Goiria said...

Ze ondo ados zagozela, Anonymous eta Jabier, eta hartzen dot zuen berba, ez gara arduratuko, eta ez estutuko, dinozun moduan Lrtx. Ikusiko dot gehiago nor dan Perelman,Jabier, ez neban inoiz bere izena entzunda.
Mosuak biontzat

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...