Manifara joan gara gaur, laurok. Jendetza egon da, lagunak ikusi doguz eta gero, amaitzeko, Bilbao la Viejatik Atxurira joan gara trena hartzeko eta etxera etorteko. Arratsalde zoragarria danontzat.
AVTk eskatu dau manifestazioaren debekua honelako argudiotan oinarriturik:
La AVT basa su petición para prohibir el acto en la posibilidad de que sea ilícito, ya que, según explica en un comunicado, durante la manifestación "podrían cometerse delitos de enaltecimiento del terrorismo mediante la exhibición de pancartas o de fotografías de presos etarras, como ya ha sucedido en múltiples ocasiones.
Delituak egin daitezkeela oinarriturik be, eskatu beharko lukete Valentziako Fallak debekatzea, edo Sevillako Feria edo zezen korridak, be, zergaitik ez, Zigor Kodean animaliak torturatzea delitua baita. Honelako ospakizunetan hainbat delitu gauzatzen direla urtez-urte, ez dago ukatzerik, baina inork ez du horregaitik euren debekua eskatzen, hemen ostera....
2 comments:
Ni gaixorik nengoen eta gaixorik jarraitzen dot, baina joan nintzan, neopreno 600 mg. hartuta. Jende asko asko,asko, gaur be su etena iragarri dau erakunde armatuak eta ea ba, ea zelan doan herri hau, ze, igual orain etorriko da benetako gerra....
Laster arte
Euskaldunak aski ongi dakigu iustizia ez dela denontzat iguala. Eta zer zaila den hori garbi uzten aurreiritziak direnean... Dena den iduri du kondena prebentibo beti eta gehiago izango ditugula arlo guztietan... kanona.... eta abar
Post a Comment