2011/02/05

Atzo bespera gaur santageda



Atzo Santageda bespera, gaur Santageda. Hor dagoz umeak udaletxeko enparantzan kantatzen herriari buelta osoa emanda gero.
Gabaz pelota partidutak ikustera joan ginen frontoira Otxandioko lehengusua jokatzen ikusteko, eta azkenean bueltatxo bat egin genduan herriko tabernetan txakoli edaten, oso gozo dago aurten. Giro aparta, jente asko kalean eta tabernetan, tabako debekuaren legea indar berri jarrita egon arren.
Gaba bukatzeko, jefeak ezin ebanez automobila martxan jarri, pintzak erabili behar izan genduzan etxera etorteko. Baina hori be umorez, automobilak, arranketako pintzakaz loturik parez-pare, hain gertu jarri genduzan ba ze, Nekanek sartu behar izan eban atearen zirrikitu txiki batetik, beste atea zabaldu ahal izateko. Ezkerrak txikiari, gure sagutxoari.
Egun arrunten abentura txikiak dira honek, ezta?.

2 comments:

Anonymous said...

palos = "makila" - erderaz "vara" ezta?

Madalen Goiria said...

Bai, palo makila da. Nik dakidala behintzat. Mosuak

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...