2011/03/23

Lan eta bizi

Umeak etxe inguruan laguntzen eta kanpoan gauzak egiten egon daitezala saiatzen naz. Pantailaren kontrako borroka etengabekoa da. Ixten badodaz bere kaixan egongo ziren telebista, ordenagailu edo nintendoren aurrean egun osoa. Telebistakoa murriztu dogu zehatz eta bakarrik egon ahal dira ikusten 9etatik 10ak arte gauean. Horregaitik askotan joan behar izaten dot eurengana, batez be eguna eguskitsua bada, kanpora joateko esatera. Batzuetan ez jakie gustetan esaten dodana egitea, beina gero, pixka batean kanpoan egonda gero, zeozer egiten edo olgetan eurek esaten daustie, ze ondo dagozan eguzkitan, egurrak batzen edo jarrita berba egiten.






3 comments:

karrantzako Erika said...

Telebista... guztioi gertatzen zaiguzorionez, hirietan ez bezala, herrietan aukera gehiago daude kalean egoteko, gozatzeko.

Madalen Goiria said...

Kaixo Erika, zure bloga lotu dot nire zerrendan. Ez dozu eragozpenik ezta?
Ba bai, telebista murriztu dogu zeharo, baina beti dagoz pantaila gehiago etxean. Eta adibidea neu daukie, beti ordenagailuan jarrita, beraz, zer espero?. Mosu handiak

karrantzako Erika said...

Ez, ez daukat eragozpenik, aldrebes, eskerrik asko.
Askotan seme-alabak irakasten guk ikasten dogu... telebistarekin adibidez. Geu gara haien adibidea beraz, ezin gara egon egun osoa telebistan ezta ordenagailuan, hori saiatzen gara.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...