Olatz hizo de árbitro en el partidillo que nos ofrecieron los más pequeños.
El público jovial, como siempre.
Helburua bete du Zornotza Saskibaloi Taldeak. Zilarrezko Adecco mailan lehiatu da aurten, profesional mailan lehenengoz, eta mailari eustea lortu du bost jardunaldiren faltan. Azpeitia-Azkoitia taldeari 86-84 irabazi zion atzo Larreako kiroldegian. Eta azkenean Bilbao Basket-ek dekon base barriagaz atara eben argazkia
Se sacaron la foto con Alberto Díaz, el nuevo base del Bilbao Basket que se dejó caer como espectador.La cancha más guay de los alrededores.
Zaleen bultzadagaz partidu gogorra irabaztea lortu zuen Zornotzak. Talde biak mailari eusteko borrokan, tentsio handiko neurketan. Eta azkenean etxekoak garaile. Gainera, lehia berean zegoen Askatuak taldeak bere partidua irabazi eta atzo irabaztera behartu zuen Zornotza. Emozioa uste baino handiagoa izan zen, beraz. Ez zen garaipen erraza izan. Bisitariak markagailuan aurretik joan ziren neurketako fase batzuetan. Adibidez, hirugarren laurdenean hamar puntuko abantaila eduki zuten tarte batean. Baina zornotzarrek buelta ematea lortu zuten. Laugarren laurdenaren hasieran, hirukoak jaurtitzen hasi eta hiru sartu zituzten etxekoek. Hor hasi ziren garaipenerako bidea marrazten. Denboraldi gogorra izan da taldearentzat, baina helburua beteta atzo poza nagusi izan zen Larrean. Partidu bikaina egin zuen Toni Lorenzok, 25 puntu eta asistentzia eta errekuperaketa bina burututa. Bestalde, Ibon Carretok 101. partidua jokatu zuen Zornotzagaz.Anboto 2014-03-10
4 comments:
Un fin de semana más divertido que el nuestro... ¡Bien!
La verdad es que el baloncesto ocupa gran parte del ocio familiar. Normalmente los fines de semana no hacemos nada productivo, jaja
Besos
oi txika, zelakoak ikasi dozuzen aspaldian kirolari buruz,ene,ene!!!!
Kia, ez pentsa, idatzi dodana Anboto aldizkariatik atarata da, jaja
Muxu handiak eguraldi eta ondo ibili eder honetan
Post a Comment