2010/01/17

Mahatsak inausten

Errotan beti dagoz lanak egiteko. Horregaitik gustetan jat han egotea domeka goizetan. Gaur mahatsak inuastea toketan da. Holan egiten dogu guk:

Eskailera hartu eta igon
Inausteko artaziak ahal dan ondoen erabili , ahal bada atzamarra ebagi barik. Behin Mantxesterren egin neban, horregaitik esaten dot.
Normalean egurreraino ebaten dot.
Gero umeak laguntzen dabe txikitzeko
Azkena: saku batean gorde sarmientoak, eta udaberrian txuletada egingo dogu kalean. Hori da lanaren alderdirik onena.
Gaur ilbeherako azken eguna izan da. Sekula ez dakit zein dan sasoirik onena, baina nik egiten dot urtarrilan.

3 comments:

Anonymous said...

Ondo egin dozu, mahastiak eskatzen eban inaustea, argazkian nabaritzen da.
Entzunda daukat, inausteko egun aproposena, hilbetetik hirugarren laugarren eguna izaten dala, "savia" sustrairatzen danean. Pakok, Trebiñoko baserritar peto peto batek esaten eban: sí, podar en cuarto menguante que es lo mejor, aunque yo suelo podar en cuarto pudiente.
Ni saiatzen naiz hilberan egiten, baina egin izan dot en pudiente, Pako gogoratuz.
Hartuko dogu kafetxo bat astion?

Madalen Goiria said...

Gustatu jat hori, cuarto pudiente, esango dautsiet Otxandiokoei. Eskerrik asko anekdotagatik

Madalen Goiria said...

Kafea.... bihar ondino azterketak egiten ibiliko naiz, baina hor amaitzen dot, daituko dautsut.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...