2010/01/17

Txoko # 2: Komuna



Gaur, lagunok, komun txikiari tokatu jako domeketako txokoei begirada jartzea.


Beheko komunean daukagu dutxa, eta goizean etxetik erabiltzen dozun lehengo gauza da. Hasieran dutxa PVCkoa zan, eta lurrean jarri bezain pronto, mugitu zan eta zulotxo bat zabaldu. Handik ur pixkatxo bat urteten eban eta buzti ziren inguruko ormak. Horregaitik, aldatu genduan eta portzelanazkoa jarri bestearen ordez. Orain askozaz hobeto dago
Bestaldetik, konketa eta eskusatua arruntak dira, klasikoak, baserri baterako egokituak. Atea, Kukari oparitu eutson bere lagun batek, bere botika zaharretik kendu ebanean. Aretxakoa da, ispilua Antonek eta biok ipini genduan bere tokian. Beste altzariak Ikeakoak dira. Leihoak iparrarantz joten dau, eta estor bategaz babesturik dago.

Koloreak dira Periwinkel eta Zenit blue. Urdin ezberdin bi, Ingalaterratik ekarrita William Morris-en kolekziotik.


No comments:

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...