2010/03/02

Cornershop


Galernaren gauean, Anton ta biok "tokedekeda"ri trufa eginez, Bilboko Kafe Antzokira joan ginan Cornershop taldea ikusteko.
"Olimpic" taldearen ostean urten eben oholtzara "Los sitares" (holan deitu eutsien Olimpic-eko abeslariak euren emanaldia amaitzerakoan). Tjinder Singh, Cornershop taldeko abeslaria eta abestien egilea, Wolwerhampton-goa da. Ni be aldikada batean Wolverhamptoneko Politechnic-ean egon nintzan zeozer ikasten, eta gogoratzen dot futboleko estadiora joaten nintzan domeketan ez nuelako beste zereginik. Hirian asiar asko ikusten dira, baina ez hainbeste futbol zelaian, eta ia-ia ez dago Asiar jotorriko futboleko jokalaririk Ingalaterrako ligan, zergaitik ete?

Cornershop Cafe Antzokian (Bilbon) from Madalen Goiria on Vimeo.

Emanaldian, besteak beste "Brimful os Asha", abesti famatua eskaini euskuen, Bob Dylan-en "The Mighty Quinn" en bertsio bikaina, beste bertsio bat kasu honetan The Beatles-en "Norweian Wood", eta bideoan agertzen dana, amaitzeko, "Sleep on the left side" abestia da. Gero amaitu jatan kamarako memoria.

Hau da Asha, Bollywoodeko abeslari oparoa. Horregaitik esaten dau Cornershop taldearen abestiak "Brimful", (Asha gainezka) leku guztietan entzuten zalako bere abotsa 40 hamarkadan.


No comments:

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...