Nekane irakasle from Madalen Goiria on Vimeo.
Nekane egunokaz urduri ibili da musika eskolagaitik. Antza danez, ez ebanez nahiko entsaiatu, irakaslea beragaz hasarratzen zan eta behin baino gehiagotan karrajoa atara be. Han gelditzen zan bera negarrez, egun batean beste irakasle bat erreskatatu arte.
Bildur zan musika eskolara joateko, eta horixe esan eustan azkeneko astelehenean. Musika eskolara eroan nebanean, negarrez hasi zan, bildura dala esanez. Bere lagunak lagundu eutsien lasaitzeko, eta Olatzek beragaz igon eban eta irakasleagaz egin eban berba hauxe esanez, "Ez da ez dauala entsaiatu, ze saiatu, saiatzen da, baina bildur danez urduri jartzen da. Urduri jarriz gero ezin dau karriloia jo behar dan moduan".
Irakaslea lasaitu eban gure Nekanita eta harrezkero asko entsaiatu eta errepikatu dau karriloian ikasi behar dauen "La sirenita" lana. Era horretan, hobetuz -hobetuz, atzo krisialdia gainditu dau eta pozik ibili da, bai musika eskolara joateko zein urtekeran etxera etorteko, bere aita bila doanean.
Gauzak hobetu dira, eta errezeta beti da bardina, ekin eta ekin hobetu arte.


2 comments:
hello!!!! enekien nun komemtatu eta hau aukerat dot, emon doztiez joan dan lauhilabeteko notak eta danak aprobatu dotaz!!!!!!!! yujuuuuuu. baina ez esan amamari mesedz, nik ure dotset deitu ta!
muaaaa guapiximak!!!
Saratxoooooo, Zorionak!!. Baninte zara. Laster egongo gara ospatzeko, ze ondo!!! Txanpeti atarako dogu bezkarian.
Post a Comment