2010/03/04

Nekane irakaslea

Nekanek bere bildurra joko eta olgetetara eroaten dau mamu horretaz askatzeko. Hemen irakaslearen papera eginez, bere bildurrak uxatzen ditu, eta barre eginez, konfidantza hartren dau. Olgetea da umeen armarik onena ikasteko eta misfidantzak uxatzeko.

Nekane irakasle from Madalen Goiria on Vimeo.

Nekane egunokaz urduri ibili da musika eskolagaitik. Antza danez, ez ebanez nahiko entsaiatu, irakaslea beragaz hasarratzen zan eta behin baino gehiagotan karrajoa atara be. Han gelditzen zan bera negarrez, egun batean beste irakasle bat erreskatatu arte.

Bildur zan musika eskolara joateko, eta horixe esan eustan azkeneko astelehenean. Musika eskolara eroan nebanean, negarrez hasi zan, bildura dala esanez. Bere lagunak lagundu eutsien lasaitzeko, eta Olatzek beragaz igon eban eta irakasleagaz egin eban berba hauxe esanez, "Ez da ez dauala entsaiatu, ze saiatu, saiatzen da, baina bildur danez urduri jartzen da. Urduri jarriz gero ezin dau karriloia jo behar dan moduan".

Irakaslea lasaitu eban gure Nekanita eta harrezkero asko entsaiatu eta errepikatu dau karriloian ikasi behar dauen "La sirenita" lana. Era horretan, hobetuz -hobetuz, atzo krisialdia gainditu dau eta pozik ibili da, bai musika eskolara joateko zein urtekeran etxera etorteko, bere aita bila doanean.

Gauzak hobetu dira, eta errezeta beti da bardina, ekin eta ekin hobetu arte.

2 comments:

Anonymous said...

hello!!!! enekien nun komemtatu eta hau aukerat dot, emon doztiez joan dan lauhilabeteko notak eta danak aprobatu dotaz!!!!!!!! yujuuuuuu. baina ez esan amamari mesedz, nik ure dotset deitu ta!
muaaaa guapiximak!!!

Madalen Goiria said...

Saratxoooooo, Zorionak!!. Baninte zara. Laster egongo gara ospatzeko, ze ondo!!! Txanpeti atarako dogu bezkarian.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...