2009/10/29

Nekaneren joan-etorriak



Kanala gora eta behera ibilten da beti Nekane. Erreka arakatzen, gauza berriak ohartzen eta beti begira. Ez jako eskapetan ezer. Zeozer galtzen bada etxean, berak beti daki non dagoen. Ez da nire modukoa, nik alderantziz, dana ahaztuten dot, eta ahalik eta hobe gordeta egon txarrago: orduan bai gatxa topatzeko!!!
Pasa dan asteburuan gertatu jat hori argazki batzuekaz, hain zuzen. Argazkien kutxa antolatzen genbiltzala, falta ziren Manchesterreko Paulek ataratako argazkiak. Nik pentsatu neban Nekanek edo Olatzek hartuko zituela, eta esan neutsen topatzeko. Ibili ginen bila eta ez ziren agertzen. Nik atsekabea neukan, ze Paulek ataratako argazkiak ziren eta handik bialdutakoak ziren, ez ditut ordenagailuan gorderik. Gero, aste barruan agertu dira ondo gordeta argazki album batean.
Koitaduak umeak, beti daukie eurek errua!!!!

2 comments:

Anonymous said...

Musika oso aproposa, nor da kantuan ari dana?

Madalen Goiria said...

Parkatu ez ipintea, lehen baneukan ohitura on hori, baina galdu dot dagoeneko. Bebe da kantaria, abestiak "Siempre me quedará" deko izena.

Diario de la mujer sencilla (313)

Para Hoy .. .27 de agosto de 2018 Afuera de mi ventana ...hace sol, y desde donde estoy se ve todo el cresterío de Aramotz Estoy pe...